![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Hizkuntza batek osasuntsu eta indarrez irauteko ezinbestekoa du haren hiztunek etengabe erabiltzea. Noiz nahi eta zernahitarako erabiltzea, gainera: nahiz eguneroko bizitzan etxekoekin, nahiz kalean lagunartean, nahiz lantokian, baina baita ere aisialdiaz gozatzeko edo kultura eta jakintza arloko beharrak asetzeko.
Azken urte hauetan izugarri zabaldu da Internet eta, munduko bazter guztietan bezala, Euskal Herrian ere ari da etxe eta lantoki gehienetan sartzen. Euskaldunak, gainera, ez gara egon lotan eta tantaka hasieran, baina gero eta biziago agertzen joan dira sarean euskarazko Web orriak. Izan ere, hizkuntzaren normalizaziorako ezinbestekoa da euskara teknologia berrietan erabiltzea eta gaurko munduaren beharretara etengabe egokitzea. Hori dela eta, kontuan izanik gutako asko hasi berriak garela, ikusi dugu lagungarri izan daitekeela herritarrentzat euskarazko Web orrien helbideak, batez ere Donostiakoak, gida batean jasotzea. |