EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2005-04-05


Donostia Gaur, 2005-04-05

    05-04-2005, Tuesday

Administrazioa
Udal gobernu taldeak gizalegerako ordenantza betearazteko kanpaina jarriko du martxan
Graffitien, motoetako zarataren eta txakurren gorotzen areagotzea dela-eta, gizalegerako ordenantza betearazteko kanpaina jarriko du martxan udal gobernu taldeak. Odon Elorza alkateak atzo aurkeztu zuen datorren ostiralean Gobernu Batzordeak onartuko duen kanpaina. Ekimenaren bidez, hiritarrak informatuko dituzte eta isunak gogortu egingo dira.
- Elorza anuncia que se endurecerá la vigilancia y las sanciones a los que incumplan la Ordenanza de Civismo Deia
- Elorza anuncia sanciones duras contra los graffiti, ruidos y excrementos de perros El Diario Vasco

Hirigintza
Altzako proiektuari buruzko bilkura hauteskundeen ostean egingo dute
Altzako udal proiektuari buruzko bilkura berezia apirilaren 17ko hauteskundeen ostean egitea onartu zuen atzo PSE taldeak, Udaleko Bozeramaileen Batzordean oposizioak hala eskatu ondoren. Bilkura berezi horretan, udal gobernu taldeak Altzarako pentsatuak dituen hirigintza ekintzak azalduko dizkie gainontzeko alderdiei.
- El pleno sobre Altza se celebrará después de las Elecciones Autonómicas Deia
- El Pleno sobre Altza se llevará a cabo tras las elecciones vascas El Diario Vasco

Hirigintza
Trenbideen lurperatzean Estatuko eta EAEko instituzioen elkarlana bilatzeko eskatu dio EAJk Elorzari
EAJ taldeko bozeramaile Roman Sudupek Odon Elorza alkatea kritikatu zuen atzo, alkateak Easo eta Errondo arteko Euskotrenen trenbideak lurperatu nahi dituelako eta duela zortzi urte proiektu bera proposatu zitzaionean ez zuelako onartu. Sudupe Renfe eta Euskotrenen trenbideak Donostian lurperatzearen alde dago eta horretarako, liskarrik gabe "modu eraginkorrean" Estatuko eta EAEko instituzioekin batera lan egiteko eskatu zion Elorzari. (El País)
- El PNV afirma que el alcalde rechazó hace ocho años soterrar las vías de Euskotren El Diario Vasco
- El PNV insta al alcalde a que trabaje con las instituciones el soterramiento de vías en Donostia Deia

Zinema
Beldurrezko Zinemaren Asteko kartela aurkeztu dute
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XVI. Asteak badu kartela eta Alaska abeslaria eta Tim Burton zuzendariaren estetika dira bertako protagonistak. Astea urriaren 29tik azaroaren 5era bitartean egingo dute eta lehiaketez gain, 1894tik aurrerako beldurrezko zine espainiarrari buruzko zikloa eskainiko da. Aurtengo edizioan, komikiaren, fantasiarekin lotutako irudien eta efektu berezien inguruko erakusketak ere izango dira ikusgai. (Diario de Noticias), (Diario de Noticias de Álava), (El País), (El Mundo)
- La Semana de Terror avanza su programa Gara
- Alaska será la imagen de la XVI Semana de Cine Fantástico y de Terror de Donostia Deia
- Alaska en un decorado al estilo de Tim Burton protagoniza el cartel de la Semana de Terror El Diario Vasco
- Alasca ejercerá de madrina en la Semana de Cine Fantástico El Correo

Artea
Feminismoa eta artea uztartzen dituzten jardunaldiak abian dira Artelekun
Desacuerdos. Feminismoaren mutazioak: genealogiak eta praktika artistikoak izenburupean, duela 30 urtetik feminismoak izan dituen aldaketak eta baztertuta geratu diren korronte artistikoak aztertuko dituzte Artelekun datorren apirilaren 23a arte. Erakusketen, argitalpenen eta hitzaldi zikloen bidez, arrazaren, belaunaldien eta sexu orientazioaren inguruko lanak ikusi ahal izango dira. Gaur, Miren Jaiok Feminismoak eta arte praktika Euskal Herrian izeneko hitzaldia eskainiko du. (El País)
- Feminismoaren subjektua emakumea ez denean Berria
- El proyecto Desacuerdos muestra el arte alternativo y antisistema en Arteleku Deia
- Desacuerdos investiga las prácticas artísticas feministas desde la transición El Diario Vasco

Musika
Piano eta biolontxelo kontzertua eskainiko dute gaur Kursaalean
Josu Okiñena piano-jole donostiarrak eta Razvan Suma biolontxelo-jole errumaniarrak kontzertua eskainiko dute gaur arratsaldean Kursaalean . Brahms eta Franck musikarien lanak joko dituzte. Bestalde, Conrado Garcia amerikarra Karibe aldeko dantzez betetako ikuskizuna prestatzen ari da eta behar dituen diru-laguntzak lortuz gero, udan Donostian estreinatuko du.
- Un dúo rumano-donostiarra actúa hoy en el Kursaal para Cultura Musical El Diario Vasco
- La magia del Tropicano promete inundar los escenarios donostiarras El Diario Vasco

Gizartea
"Atrakzio hau Sevillako Expoan erosi zuten 1929an"
Antxon Cendolla, Suitzar Mendiko gidaria Igeldoko jolas parkean. "Honek bezainbesteko historia duen atrakzioa martxan mantentzeagatik zoriontzen gaituen jendea dago, baina gauza modernoak nahiago dituzten beste batzuk daude. Duela 74 urte mendi hau sekulakoa izango zen, ez baitzegoen ez autorik ez motorik. Tren honetara igotzen zenak flipatu egingo zuela pentsatzen dut. Gaur egun, ordea, dauden aurrerapenekin, inpresioa txikiagoa da, erakargarri egiten duen zerbait kontserbatzen duen arren". (El Diario Vasco)

Aldizkari Ofiziala
Euskararen Patronatuko zerbitzuengatik prezio publikoak onestea
Donostiako Udalak, 2005eko martxoaren 22an egindako Osoko Bilkuran onartu zituen Donostia Hiriko Euskararen Udal Patronatuan zerbitzuak emateko kitatuko diren prezio publiko berriak.
- G.A.O.