EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2008-05-05


Donostia Gaur, 2008-05-05

    05-05-2008, Monday

Gizartea
35 kilometroko oinezkoentzako ibilbidea berreskuratu dute
Kresala elkarteak duela 25 urte seinaleztatutako ibilbidea berreskuratu dute Donostiako Kirol Patronatuak eta Vasco de Camping elkarteak. Donostia inguratzen duen 35 kilometroko oinezkoentzako ibilbide horri buruzko gida ere argitaratuko dute laster. Donostiako Kirol Patronatuak Anoetan dituen bulegoetan eta Vasco de Camping elkartearen egoitzan eskuratu ahal izango dira.
- Donostia Kirola y el Vasco de Camping recuperan un paseo peatonal de 35 kilómetros El Diario Vasco
- Recuperan como paseo el antiguo perímetro de Donostia Noticias de Gipuzkoa

Ingurumena
Ondarretako eta Zurriolako hondarra berdintzeko lanak hasiko dituzte
Gaur hasiko dira Ondarretako eta Zurriolako hondartzetan hondarra berdintzeko lanak. Gipuzkoako Kosta Zerbitzuak, guztira, 17.000 metro kubiko hondar berdinduko ditu. Azken itsasaldi gogorrak hondar mailak aldatu egin zituen eta udako denboraldia hasterako hori berdintzea da helburua. Kontxako hondarra berdindu edo ez maiatzeko itsaso bizien ostean erabakiko du Udalak. Bestalde, Kontxako eta Ondarretako kabinen ordutegia 20:00ak arte zabaldu dute. Zurriolako kabinak, Pasealeku Berriko komunak eta Santa Klara uharteko taberna, berriz, ez dira ekainera arte zabalduko.
- La nivelación de la arena en la Zurriola y Ondarreta obliga a cerrar las playas por zonas desde el lunes El Diario Vasco
- Costas nivelará 17.000 metros cúbicos de arena de la Zurriola a partir del lunes Noticias de Gipuzkoa

Hirigintza
San Luis plaza jaietarako prest egongo da
Udalak Herrerako San Luis plazako proiektua aldatu egin du bertako bizilagunen kexuak entzun ostean, eta aldaketak egiteko lanak aste honetan hasiko direla iragarri dute. Auzoko jaietarako, San Luis jaietarako, plazako lanak bukatu nahi dituztela iragarri dute Elorza alkateak eta Letamendia Hirigintza zinegotziak. Plazak ez du porlanezko hormarik izango eta zoruan galtzada-harria eta hiriko baldosa arrunta jarriko dituzte. Hormak eta zorua lehengo proiektuaren arabera zeuden jarrita eta aste honetan hasiko dira kentzen. Alkateak azaldu duenez, jai jarduerentzako toki zabalagoa izango dute plazan.
- San Luis plaza jaietarako bukatu nahi du Udalak Irutxuloko Hitza
- Comienza la construcción de la nueva plaza San Luis que incluye aportaciones vecinales El Diario Vasco
- Las obras de la plaza de San Luis pueden terminar en junio Noticias de Gipuzkoa

Literatura
Amir Valle idazle kubatarra Literaktum jardunaldietan
Maiatzaren 12tik 17ra egingo da Donostian letren eta lengoaien IV. Literaktum jaialdia. Hainbat literatura tailer, mahai-inguru eta poesia irakurketa egingo dira egun horietan bertako nahiz atzerriko gonbidatuekin. Jaialdia Ixiar Rozas idazle lasartearrak eta Angel Erro poeta burlatarrak zabalduko dute euskal literaturari buruzko mahai-inguru batekin. Hurrengo egunetan Espido Freire bilbotarrak, Amir Valle kubatarrak, Fernando Iwasaki peruarrak, Xenia Dyakonova errusiarrak, Zehra Cirac turkiarrak, Mauro Entrialgo TMEO aldizkariko marrazkilariak eta Juan Manuel Lopez de Gereñu irakasle eta kritikariak hartuko dute parte. Ramon Etxezarreta Donostiako Kultura arduradunak adierazi duenez, "literatur sorkuntza bultzatzea eta publiko berriaren parte hartzea sustatzea" da jaialdiaren helburua.
- Valle kubatarra eta Iwasaki perutarra izango dira Literaktum jardunaldietan Berria
- Literaktum, literaturaz haratago lengoaia berriekin Irutxuloko Hitza
- Espido Freire, Fernando Iwasaki y Amir Valle protagonizan el cartel de Literaktum El Diario Vasco
- Literaktum invita a visualizar el hecho literario Noticias de Gipuzkoa

Literatura
Donostia Hiria literatur lehiaketaren 50. urteurrena
Donostia Hiria literatur lehiaketaren 50. urtemuga dela eta, ekitaldi ugari antolatu dituzte datozen egunotarako. Enkarni Genuaren Todos los viernes cena lanak 2001ean irabazi zuen saria antzerkiaren atalean, eta Euskal Herrian lehen aldiz aurkeztu zen atzo, Astorgako (Leon) antzerki talde baten eskutik. Bernardo Atxagak 1981ean Obabakoak lanarekin Donostia Hiria saria irabazi zuela gogoratzeko, berriz, maiatzaren 8an Obaba filma izango da ikusgai Andia Aretoan. Montxo Armendariz zuzendaria bertan egongo da. Maiatzaren 10ean aurtengo eta iazko Donostia Hiriko zortzi irabazleei estreinakoz sariak banatuko zaizkie, eta hala itxiko da kultur astea.
- Genuaren obra estreinatuko dute Donostia Hiria sarien 50. urteurrenean Berria
- Una semana cultural celebra los 50 años de los Ciudad de San Sebastián El Diario Vasco
- Kutxa celebrará medio siglo de premios literarios con 8 días de fiesta cultural Noticias de Gipuzkoa (I)
- La soprano María Mendizabal y el pianista Patxi Aizpiri abren la semana cultural de Kutxa Noticias de Gipuzkoa (II)

Antzerkia
Hamabi taldek hartuko dute parte Gazteen Antzerki Topaketetan
Gaurtik maiatzaren 31 arte egingo dira Gazteen Antzerki Topaketak Donostian. 12 taldek hartuko dute parte eta komediak izango dira nagusi. Bi sailkapen izango dira, juniorrak (14 eta 18 urte bitartekoak) eta seniorrak (18 urtetik gorakoak). Epaimahaiak testuak interpretatzeko modua eta originaltasuna baloratuko ditu. Sari banaketa eta festa maiatzaren 31n izango da, 18:00etan Antzoki Zaharrean. Ikuskizunak Antzoki Zaharrean, Egia kultur etxean eta Lugaritz kultur etxean izango dira. Sarrera 2,5 euro kostako da. (Irutxuloko Hitza)
- 20 obras competirán a lo largo de mayo en la Muestra de Teatro Joven El Diario Vasco

Gizartea
"Hirian hiritarrak du lehentasuna eta zuhaitz batek arriskua sor dezakeenean kendu egiten dugu"
Juan Mari Odriozola, parke eta lorategietako teknikaria: "Hiri barrukoa ez den beste ingurune batean, pertsonen eta ibilgailuen trafikoa hainbestekoa ez den parke batean esaterako, zuhaitz zaharrak mantendu daitezke, arrisku potentzialik ez dagoelako. Hirian, hiritarrek eta beren segurtasunak dute lehentasuna".
- En la ciudad prima el ciudadano y cuando un árbol presenta riesgos lo quitamos El Diario Vasco

Merkataritza eta turismoa
"Udako denboraldia ondo hasteko hau bultzada izatea espero dugu"
Mikel Ubarretxena, Gipuzkoako Ostalari Elkarteko presidentea: "Hirian goi-denboraldia Aste Santuarekin batera hasten da, baina aurten zubi honekin hasiko da. Udako denboraldia ondo hasteko bultzada izango dela pentsatzen dut, eguraldiak lagunduko badu behintzat (...) Huts bakarra gaueko giro falta da. 22:00etarako edo hiria oso triste geratzen da. Ordutegiak eta eskaintza hobetu beharko lirateke".
- Udako denboraldia ondo hasteko hau bultzada izatea espero dugu Irutxuloko Hitza