![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
Donostia
Merkataritza eta turismoa
2.626 bisitari pasatu dira maiatzeko zubian turismo bulegotik
Donostiako turismo arduradunak pozik agertu dira maiatzeko zubian izandako bisitari kopuruarekin. Iaz, 1.725 lagun pasa ziren turismo bulegotik. Aurten, berriz, 2.626; iaz baino %52 gehiago. Bisitari gehienak Madrildik etorri diren arren, Galiziatik inoiz baino jende gehiago etorri dela nabarmendu du Donostia Turismoak. Bisitari gehienak (%70,5 ) Espainiatik etorri dira. Frantziatik etorritakoak %11 izan dira eta kopuru txikiagoan iritsi dira Italiatik, Herbeheretatik eta AEBetatik. Bisitarien %33,8ak eman dute gaua ostatuetan, %31k 3 eta 4 izarretako hoteletan eta %8,9k nekazal etxeetan.
- %52 egin du gora zubian etorritako bisitari kopuruak Irutxuloko Hitza
- Aumenta un 52% las atenciones al turista durante el puente de mayo respecto a 2007 El Diario Vasco
- Las oficinas de turismo doblaron las visitas con respecto al puente de 2007 Noticias de Gipuzkoa
Gizartea
1.500 lanpostu eskainiko dituzte datorren astean
Donostiako Sustapenak antolatuta, maiatzaren 14an eta 15ean VI. Enplegu Azoka egingo da Igarako Cemei enpresa gunean. 40 bat enpresek 1.500 bat lan eskaintza egingo dituzte bi egun horietan. Azokan lan bila ari diren herritarren eta lana eskaintzen duten enpresen arteko elkarrizketak egingo dira. Horretarako ordua eskatu nahi duenak maiatzaren 12a bitartean egin beharko du eskaera, Cemei enpresa gunean, 943481764 telefonoan edo fomentoempleo@donostia.org helbidean. Era askotako lanpostuak eskainiko dituzte, prestakuntza handikoak zein txikikoak. Lourdes Escribano Enplegu Azokako arduradunak adierazi duenez, "egungo lan merkatuaren isla da Enplegu Azoka”. Enrique Ramos Sustapen zinegotziak dioenez, duela sei urte lan bila ari zirenen beharrak bideratzeko azoka bazen ere, orain enpresa askok jotzen dute sustapen elkartera beren premiak asetzeko beharrezkoa duten langilea topatzeko helburuarekin. (El Mundo)
- 1.500 lanpostu eskainiko dituzte 40 bat enpresek Irutxuloko Hitza
- La VI Feria de Empleo ofrece este mes más de 1.500 oportunidades de trabajo El Diario Vasco
- fomento de donostia organiza la vi feria de empleo Noticias de Gipuzkoa
Merkataritza eta turismoa
Bigarren eskuko bi azoka egingo dira maiatzean eta ekainean
San Markoseko Mankomunitateak merka2sanmarcos azokak antolatuko ditu Donostian. Maiatzaren 24an eta ekainaren 21ean egingo dira Gipuzkoa plazan, 10:00etatik 14:00etara. 3x3 metroko 25 karpa jarriko dira guztira, eta edozein erakundek edo edonork izango du parte hartzeko aukera salmenta postua jarriz. Horretarako izena eman behar da aurrez 943670249 telefonora deituz.
- Regresa a San Sebastián una nueva edición del mercado de segunda mano El Diario Vasco
Gizartea
Europaren Eguna ospatuko da ostiralean
Ostiral honetan, maiatzak 9, Europaren Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ditu Maiatzak 9 Kultur Elkarteak. Europako Batasunarekin zerikusia duen guztia hiritarrei erakustea eta gipuzkoarren artean europar hiritartasuna bultzatzea da ekimenaren helburua. Horretarako, Gipuzkoa Plazan eta Errege Katolikoen kalean kubo itxurako informazio-guneak jarriko dituzte eta bihartik ostiralera bitartean Infotren bat ibiliko da hiriko kaleetan barrena Europari buruzko informazioa banatzen. Ostiral iluntzean, berriz, folk kontzertua izango da Lugaritz kultur etxean dohainik.
- Donostia conmemorará el viernes el Día de Europa con actividades culturales Noticias de Gipuzkoa
Gizartea
Duela 20.000 urteko aztarnak aurkitu dituzte Ametzagañan
Koldo Mitxelena Kulturunean egunotan egiten ari diren arkeologia jardunaldietan Ametzagañako aztarnategi paleolitikoari buruzko hitzaldia eman zuen atzo Jesus Tapiak, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide eta Ametzagañako indusketen zuzendariak. Bertan adierazi zuenez, bera gero eta konbentzituago dago aire libreko bizigune paleolitikoa izan zela Ametzagañakoa, seguru asko duela 20.000 urte ingurukoa, Gravette aldiaren amaiera aldekoa. Ezagutzen denaren arabera, Donostiako Udalerriko egungo lurretan izandako giza okupaziorik zaharrena izan zen Ametzagañakoa.
- Ametzagaña, duela 20.000 urte Berria
- Los primeros estudios confirman el interés del yacimiento de Ametzagaina El Diario Vasco
- Las oficinas de turismo doblaron las visitas con respecto al puente de 2007 Noticias de Gipuzkoa
Artea
Maider Lopezek Shanghain egingo du hurrengo lana
Maider Lopez artista donostiarrak Shanghai eta Christchurcheko (Zelanda Berria) kaleko publizitatea desagerraraziko du era sinbolikoan. Irailean Arte Garaikidea zikloaren barnean, perspektiben joko erraldoi baten bidez hiri horietako publizitatea estaliko du segundo batzuez. Horretarako bertako ehunka biztanleren laguntza izango du.
- Maider Lopezek kaleko publizitatea desagerraraziko du Berria
- Maider López eliminará la publicidad urbana de Shangai y Christchurch El Diario Vasco
- Maider López hará desaparecer la publicidad urbana de Shanghai Deia
- Maider López hará desaparecer la publicidad urbana de Shangai Noticias de Gipuzkoa
- Maider López llevará su arte a China y Nueva Zelanda El Correo
Literatura
"Posible ote den ukrainarrez osatutako traineru bat ikustea? Bai noski"
Rafael Agirre Franco idazle donostiarrak Donostian girotutako "Los ucranianos" eleberria argitaratu du: "Ukrainarrak Donostiara etorri, eta enpresa-gizonak bere inguruko enpresatan emango die lana. Traineru indartsua osatu nahi du, publikoki ezaguna izateko. Eraikuntza, ustelkeria, beren burua ezagutzera eman nahi duten enpresa-gizonak... Gaurkotasuneko gaiak dira horiek guztiak. Zeinek ezagutzen zituen Iñaki Badiola, Sevillako Jose Maria del Nido edo Real Madrileko Florentino Perez futbol munduan hasi baino lehen?".
- Posible ote den ukrainarrez osatutako traineru bat ikustea? Bai noski Irutxuloko Hitza