ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Donostia Gaur, 2008-05-09

09-05-2008, Friday

Donostia



Normalizazioa
Gaur itxiko da udaleku irekietan izena emateko epea
Euskararen Udal Patronatuak urtero antolatzen dituen Oporretan euskaraz 2008 udaleku irekietan izena emateko epea gaur amaituko da. 1997tik 2004ra bitartean (bi urte hauek barne) jaiotako haurrek har dezakete parte egitasmo horretan. Plaza mugatuak dira eta gehienez 950 haurrentzako lekua dago. Izen-emateak kopuru hori gaindituko balu, zozketa publiko bidez eskainiko dira plazak. Izen-ematea 16:00etatik 19:00etara egin ahal izango da Euskararen Udal Patronatuaren bulegoetan, Konstituzio plazaren 2an. Internet bidez ere egin daiteke www.euskaraz.net edo www.donostia.org helbideetan. Zozketa maiatzaren 15ean egingo da eta zerrendak egun berean, arratsaldez, jarriko dira jendaurrean patronatuaren iragarki taulan eta www.euskaraz.net eta www.donostia.org web guneetan.
- Maiatzaren 9an itxiko da Oporretan euskaraz 2008 udalekuetan izena emateko epea www.donostia.org

Kirola
Gaurtik igandera egingo da "Martxan" kirol azoka
Gaur goizean irekiko da Kursaalean Martxan azoka. Datozen egunetan hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta kirol jarduera egingo dira. Horrez gain, kirola eta osasunaren inguruko enpresa, erakunde eta elkarteek 45 postu jarriko dituzte beren eskaintzen eta zerbitzuen berri emateko. Gaurko egitarauari dagokionez, 12:00etan tai-chi saioa egingo da Zurriolako hondartzan. 17:00etan, 8. aretoan Kirolgip ikerketa aurkeztuko dute. Ordu berean, baina, 4. aretoan Lander Unzuetak kirol elkarte batek gizartean duen eraginaz hitz egingo du eta 19:30ean, Kursaaleko sarreran Donostirroller elkarteak slalom erakustaldia egingo du. Bihar, berriz, 08:30ean footing saioa egingo da hirian barrena eta gauean, 22:00etan, bizikleta eta patin martxa Kursaaletik abiatuta.
- La feria En marcha esprinta de hoy al domingo en el Kursaal El Diario Vasco

Merkataritza eta turismoa
Donostia Turismoaren bisita gidatuak indartzeko eskatuko du EAJk
Aste Santuan Donostia bisitatu zuten 5.594 lagunetik 49k (%0,89) bakarrik egin zuten Donostia Turismoak eskaintzen dituen bisita gidatuak. Maiatzeko zubian ere 2.626 bisitari pasatu ziren turismo bulegotik eta 28k baino ez zuten egin bisita gidaturen bat. Datu horietan oinarrituta, turismo elkarteak eskaintzen dituen bisita gidatuak indartzeko eskatu du EAJk. Mertxe Garmendia zinegotziaren iritziz, "hiriaren eskaintza ezin da pintxo eta inguruko edertasunera mugatu soilik" eta Oñatiko bisita gidatuak adibidetzat hartu beharko liratekeela esan du, "Aste Santuan Oñatira joan ziren 733 bisitarietatik 365 lagunek, erdiak, egin zuten bisita gidatua. Maiatzeko zubian, berriz, 390 bisitaritik 289k egin zuten, %75ak".
- Donostia Turismoaren bisita gidatuak indartzearen aldekoa da EAJ Irutxuloko Hitza
- El PNV pide impulsar las visitas guiadas turísticas El Diario Vasco
- El PNV pide fomentar el programa de visitas guiadas Deia
- El PNV pide fomentar el programa de visitas guiadas Noticias de Gipuzkoa

Gizartea
Udala eta elkarte gastronomikoak ados jarri dira
Udala atzo bildu zen hiriko elkarte gastronomikoen ordezkariekin. Zubigain, Euskotarrak, Aizepe, Oiagorra eta Ehiztari Etxea elkarteetako ordezkariek erregularizatzeko bidean dauden 58 elkarteren izenean hitz egin zuten eta bi aldeak ados jarri ziren. Elkarteen egoera arautzeko segurtasuna ardatz duen 1985eko legea aplikatuko da. Beraz, eraberritze lanik egon ezean, elkarteek beren edukiera arautu, su-itzalgailuak jarri eta ebakuazio neurriak hartu beharko dituzte. Eraberritzeak egitea erabakitzen duten elkarteek egungo araudia bete beharko dute, irisgarritasuna eta insonorizazioa kontuan hartuz. Erregularizazio bidean dauden elkarteek datorren astelehenean bilera egingo dute Parte Zaharreko Zubigain elkartean, bertan azalduko dituzte Udalak jarritako baldintzak eta eman beharreko urratsak.
- Principio de acuerdo entre sociedades y Ayuntamiento sobre la regularización El Diario Vasco
- Donostia y las sociedades llegan a un principio de acuerdo basado en la flexibilidad Deia
- El Consistorio y las sociedades llegan a un principio de acuerdo basado en la flexibilidad Noticias de Gipuzkoa

Dantza
"Fire of Anatolia" taldearen ikuskizuna gaur Kursaalean
Fire of Anatolia konpainiak Fire of Anatolia ikuskizuna eskainiko du gaur 20:00etan Kursaalean. 40 dantzarik hartzen du parte bi orduko ikuskizun horretan. Dantza etnikoak, dantza moderno eta klasikoekin nahastu eta hori guztia musika tradizionalarekin uztartzen du ikuskizun horrek. Dagoeneko 1.500 emanaldi eskaini dituzte 60 herrialdetan eta bi Guiness sari lortu dituzte; munduko dantza saiorik azkarrenarena (minutuko 240 pauso) izateagatik eta 2.300 urtean emanaldirik eskaini ez zuen Erromako Bodrum antzokian jardun zuen lehen taldea izateagatik.
- La magia de la mitología turca llega al Kursaal en el montaje de Fire of Anatolia El Diario Vasco

Musika
Salome Hirukotearen kontzertua Kursaalean
Kursaal Fundazioaren Musika Familian zikloaren barruan, Salome Hirukotearen kontzertua izango da bihar eguerdian Kursaalean. Carles Riera, Emilio Ferrando eta Albert Gumik osatutako hirukoteak 24 kidek osatzen duten klarinetearen familia zabalaren berri emango du modu erraz eta dibertigarrian. Klarineteen aitzindari diren chameaux-etatik hasi eta klarinete handi eta modernoetaraino, banan-banan guztien ezaugarriak azalduko dituzte musikariek. Umoreak eta goi mailako musikak bat egingo dute guraso eta seme-alabentzako saio honetan.
- Klarinetea, Musika Familian zikloko saioan protagonista Irutxuloko Hitza
- Toda la historia del clarinete, condensada en una hora El Diario Vasco

Kultura
L'Adret konpainia Gazteszenan
Gazteszena aretoak hamargarren urteurrena ospatzeko dantza ikuskizuna eta haurrentzako antzerkia antolatu ditu biharko eta etzirako. Bihar L'Adret konpainiaren Tri-biome ikuskizuna eskainiko du bihar 20:00etan. Igandean, berriz, Nats Nus taldeak Momentari haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du.
- Gazteszena dedica a la danza el programa de su X aniversario este fin de semana El Diario Vasco

Antzerkia
""27 ordu" filma egitean erabaki nuen aktore izatea"
Martxelo Rubio aktore donostiarra "La familia del chivo Froilan" obrako protagonista da. Antzezlan hori Antzoki Zaharrean izango da ikusgai asteburu honetan: "Telebistak fama ematen dizu. Gainera Goenkale fenomeno soziala izan zen hasieran. Harrez gero telebista gutxiago baina antzerki gehiago egin dut. Nire ustez antzerkian aktoreak gehiago hazten gara. Denboraldi honetan obra gehiago egiten ari naiz, oihartzun gutxiago dauka baina aldi berean, nik nabaritzen dut aktore gehiago naizela. Gure ibilbideak gora behera handiak ditu, gu kirolariak bezala gara, batzutan sasoian gaude eta beste batzuetan ez. Baina orohar antzerkia beste mota bateko ikaskizuna da. Aktoreek edaten dugun iturria da".
- 27 ordu filma egitean erabaki nuen aktore izatea Irutxuloko Hitza