EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2008-05-13


Donostia Gaur, 2008-05-13

    13-05-2008, Tuesday

Hirigintza
Eraikinen araudi berria udazkenean jarriko da martxan
Udal eraikinetan ura aurrezteko edo eguzki energiari etekina ateratzeko hartutako neurriak eraikin pribatuetan ezarri nahi ditu Udalak eta araudi berria sortu du. Litekeena da irailean martxan jartzea. Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Lehen Planaren ardatzetako bat izango da araudi hori. Hirian eraiki edo eraberritu behar dituzten etxebizitza eta lokalek araudiak zehaztuko dituen ingurumen baldintzak bete beharko dituzte. Aldaketa honekin, etxebizitza berriak garestiagoak izango diren arren, etxera iristen diren ordainagiriak txikiagoak izango direla, esan du Denis Itxaso Ingurumen zinegotziak. Araudia martxan jartzean, energia alferrik ez galtzeko, eraikinetan leiho, harresi eta teilatu egokiak jarri beharko dira. Bestetik, berogailu eta argiztapenak energia aurrezteko ahalik eta eraginkorrenak izan beharko dira. Horrez gain, ura alferrik ez xahutzeko eta hondakinak behar bezala bereiztu eta birziklatzeko neurriak zehaztuko ditu araudiak.
- Eraikinek energia aurrezteko araudia jarriko dute irailean indarrean Irutxuloko Hitza
- La nueva ordenanza de edificios exigirá medidas como el control de residuos en las viviendas El Diario Vasco
- Donostia impone calefacción central en los nuevos edificios de 25 viviendas Deia
- La calefacción central será obligatoria en los nuevos edificios de 25 viviendas Noticias de Gipuzkoa

Hirigintza
Monpaseko pasabidearen inguruko azalpenak eman zituzten atzo
Victoria Eugeniako Klub aretoa herritarrez bete zen atzo Monpaseko pasabidearen inguruko aurkezpenean. Pasabidearen ordez, beste alternatiba batzuk aztertu dituztela azaldu zuen Ruiz Lacasa arkitektoak, baina proiektatu duten pasabidea alternatibarik onena eta eraginkorrena dela adierazi zuen: "Pasabidearekin hainbat arazo konpontzen dira. Oso eragin txikia izango du, hau eusteko erabiliko dituzten 41 euskarriak harkaitzen artean finkatuko direlako eta gainera, mendia finkatzen lagunduko dutelako". Azalpenak entzutera joan zirenen artean, Club Vasco de Camping elkarteko presidente Jesus Mari Alquezarrek pasabideak erabilera izan dezala eskatu zuen. "Sekulako bidezidor ederra dago Monpaseko lurmuturretik gora. Pasabidea bertara iristen bada, mendiarekin lotura izan dezala eskatuko nuke, eta ez dadila irteerarik gabeko gunea izan. Horrela mendizaleok erabiliko genukeen tokia izango litzateke". Aldeko eta kontrako iritzi asko entzun ziren. Orain alegazioak egiteko aukera izango dute herritarrek.
- Monpaseko pasabidearen argiak eta ilunak azaldu dituzte jendaurrean Irutxuloko Hitza
- La pasarela da para mucho El Diario Vasco
- El debate sobre la pasarela de Mompás registró opiniones encontradas Noticias de Gipuzkoa

Kultura
Kulturaren Europako Hiri izateko hautagaitza onartu du Udalbatzak
2016an Donostia Kulturaren Europako Hiri bihurtzeko hautagaitzari baiezkoa eman dio Udalbatzak. Halaber, Donostia Kulturaren Hiri bihurtzeko herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izango dela azpimarratu dute udal talde guztiek. Horretarako, web guneak, tailerrak, mintegiak eta beste zenbait tresna sustatu behar direla dio EAko Jaione Arratibelek. EB-Aralarreko zinegotzi Ainhoa Beolak, bestalde, euskara eta Iparraldea aberastasun adierazle direla eta kontuan hartzeko eskatu du: "Donostiar askorentzat ama hizkuntza eta eguneroko hizkuntza dena, euskara, batetik, eta bestetik, Iparraldea ondoan dugulako, mugakide izaerak bereizten gaitu". Bestalde, kultur eraikinei dagokienez, Udal talde guztiak, bat datoz 2016rako eraikin guztietan esanguratsuena, Tabakalera izango dela. Horrez gain, azpiegiturekin batera, biolentziarik gabeko hiri baten alde lan egin behar dela argi utzi du Odon Elorza alkateak.(El País)
- Europako Kultura Hiriburu bihurtzeko hautagaitza adostu du Udalbatzak Irutxuloko Hitza
- Luz verde para que Donostia sea candidata a la capitalidad europea de la cultura en 2016 El Diario Vasco
- Donostia acuerda trabajar unida para ser capital cultural europea en 2016 Noticias de Gipuzkoa

Zientzia
Sustapen elkartea Stockholm Challenge 2008 sarietarako izendatu dute
Donostia Sustapenak eta Vicomtech ikerketa zentroak zuzentzen duten CINeSPACE proiektua nazioarteko Stockholm Challenge 2008 sarietarako izendatu dute. Zinema ekoizpena eta promozio kultural eta turistikorako tresna mugikorra sortzeko proiektua da CINeSPACE. Helburua informazio multimedia trukatzeko plataforma bat diseinatzea eta garatzea da. Horrela, erabiltzaileei hiria bisitatzen ari direnean kokapen jakinetan multimedia edukiekin elkarreragiteko aukera emango die tresna horrek. Adibidez, Udaletxearen parean jarri eta tresna horren bidez garai bateko eraikina ikusteko aukera izango da, begietatik hurbil jartzen den definizio altuko pantaila bat eta entzungailu batzuk dituen Head Mounted Display (HMD) txiki baten bidez. (Irutxuloko Hitza)
- De Donostia al salón de entrega de los Nobel El Diario Vasco
- Donostia trabaja en un nuevo dispositivo móvil e interactivo Noticias de Gipuzkoa

Gizartea
Elkarte gastronomikoek erregularizazioak onartu dituzte
Atzo bildu ziren elkarte gastronomikoetako ordezkariak joan den astean Udalarekin izan zuten bilerari buruz hitz egiteko. Beren egoera arautzera behartuta dauden elkarte guztiek onartu zuten erregularizazioa aurten egitea. Lizentziak 1987ko araudiaren arabera banatuko dira. Ez da egungoa bezain araudi zorrotza, eta elkarteak legezko bihurtzeko aukera izango dute indarrean dauden irisgarritasun arauak bete beharrik gabe, besteak beste.
- Todas las sociedades afectadas acuerdan llevar adelante su regularización este año El Diario Vasco
- Las sociedades gastronómicas se adecuan a las normas municipales Deia
- Las sociedades aceptan cumplir las exigencias básicas del Ayuntamiento Noticias de Gipuzkoa

Musika
Aste Nagusian izango diren kontzertu batzuk aurreratu dituzte
www.enterat.com web guneak aurreratu duenez, Mago de Oz, Pignoise eta M-Clan taldeen kontzertuak izango dira Aste Nagusian. Abuztuaren 8an, 11n eta 14an joko dute, hurrenez hurren. Emanaldiak Sagueseko Aste Nagusiko musika egitarauaren barruan iragarri dituzte. (Irutxuloko Hitza)
- M-Clan, Pignoise y Mago de Oz, para abrir El Diario Vasco
- M-Clan, Pignoise y Mago de Oz actuarán en la Aste Nagusia donostiarra Noticias de Gipuzkoa

Aldizkari Ofiziala
Udal Musika eta Dantza Eskola
Txis­tulari/artxi­bozain lanpostua lehiaketa espezifikoaren bidez bete­tzeko deialdia.
- Txistulari/Artxibozain lanpostu bat betetzeko lehiaketa bereziaren deialdia. GAO