|
Normalizazioa
Euskara-gaztelania hiztegia sakelako telefonoan
Euskararen Udal Patronatuak euskara-gaztelania hiztegia sakelako telefonoan izateko zerbitzua jarri du martxan. Horretarako SMS mezu bat besterik ez da bidali behar 5464 zenbakira, Hiztegia hitza jarrita. Mezua 15 zentimo (+ BEZ) kostatzen da. Eskatzaileak 8.000 sarrera dituen Elhuyar hiztegia jasoko du sakelakoan. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta Bluexare enpresek garatu dute hiztegia sakelako telefonoetan integratzeko sistema. Iñaki Irazabalbeitia Elekako kideak azaldu duenez, "edozein telefonok deskarga dezake hiztegia". Horretarako, mugikor gehienek duten SMS Premium sistema eduki behar du. Euskara-gaztelania hiztegia Internet bidez kontsultatzeko aukera ere eskaintzen du Euskararen Udal Patronatuak. www.euskaraz.net/wap helbidean sartuta, nahi adina kontsulta egin eta USB baten bidez sakelakora deskarga daiteke. Zerbitzu horien bidez hiztegiaren erabilera errazteaz gain, euskarazko produktu informatikoen eta eduki digitalen erabilera areagotzea da Patronatuaren helburua.
- Mugikorrean eraman daiteke euskara-gaztelera hiztegia Irutxuloko Hitza
- Un diccionario euskera y castellano se puede recibir en el móvil con un sms El Diario Vasco
- Mezu bat daukazu Noticias de Gipuzkoa
Gizartea
Abian da VI. Enplegu Azoka
Donostiako Sustapenak antolatutako VI. Enplegu Azoka atzo jarri zen martxan Igarako CEMEI zentroan. Lanpostuak bete nahi dituzten enpresak, eta lan bila dabiltzan lagunak harremanetan jartzea da azokaren helburua. Guztira, 3.500 lan eskaintza egin dituzte 90 enpresek. Horietatik 40 enpresa baino gehiagok 1.500 elkarrizketa inguru egingo dituzte guztira egun hauetan. Hainbat alorretako enpresak bildu dira azokan: ingeniaritza, informatika, ostalaritza, banketxeak, administrazioa... Azokara lan bila aurkeztu diren 1.000 lagunen artean, ia erdia lanean ari dira, eta postu hobe baten bila ari dira. %60 emakumezkoak dira eta lan bila dabiltzan gehienak (%70) 25 eta 45 urte bitartekoak dira. (El Mundo)
- Lan bila aritzeko lana Berria
- VI. Enplegu Azoka abiatu du Donostiako Sustapenak CEMEIn Irutxuloko Hitza
- Los perfiles más buscados El Diario Vasco
- No sólo de ingenieros viven las empresas Noticias de Gipuzkoa
Hirigintza
65 zuzenketa egin dizkio EAJk Plan Orokorrari
EAJk Plan Orokorrari egindako 65 zuzenketa aurkeztuko ditu datorren astelehenean gai horri buruz egingo den udalbatzarrean. Besteak beste, gaur egun Loiolako kuartela dagoen lursaila berreskuratzea eta Plan Orokorrean jaso ez den Igeldoko etxebizitza proiektua berrartzea proposatuko du. Proiektu horrek Igeldoko parkearen ondoan 80 bat etxebizitza eraikitzea aurreikusten du. Horrez gain, Plan Orokorrean tranbia egiteko asmoa ezartzea, Intxaurrondon trenbideak eta Kontxako zirkulazioa estaltzea edo Parte Zaharrak osasun etxe handiagoa izatea eskatuko du. Bestalde, hiria sei gunetan banatzeko PPk egin zuen proposamena ere astelehenean eztabaidatuko dute. Baina PPko ordezkariek adierazi dutenez, proposamen hori bultzatzeko orain arte interes gutxi azaldu du Udal Gobernuak. (Irutxuloko Hitza)
- El PNV pide que se retome la construcción de casas junto al parque de atracciones El Diario Vasco (I)
- El PP denuncia la falta de interés ante su propuesta de crear distritos El Diario Vasco (II)
- El PNV apoya construir 91 viviendas en Igeldo y recuperar el cuartel de Loiola Deia
- El PNV apoya construir 91 viviendas en Igeldo y recuperar el cuartel de Loiola Noticias de Gipuzkoa (I)
- El PP propone un reglamento para los distritos Noticias de Gipuzkoa (II)
Musika
Easo abesbatzak udako musikalekuak antolatu ditu
Easo abesbatzak bigarren aldiz antolatuko ditu 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako musikalekuak. Ekainaren 30ean hasiko dira eta bi txandatan egingo dira: ekainaren 30etik uztailaren 11ra eta uztailaren 15etik 29ra. Tailerrak 09:30etik 13:30era izango dira Easo Musika Eskolaren egoitzan, Aieteko Araoz etxean. Izen-ematea 943 21 75 92 telefonora deituta edo coroeaso@coroeaso.com helbide elektronikora idatzita egin daiteke. (Irutxuloko Hitza)
Artea
Donostiako Laia estudioak sari garrantzitsua jaso du
New Yorkeko Art Directors Club elkarteak Donostiako Laia estudioa saritu du. Diseinu grafikoaren esparruko "Oscar" saritzat jotzen den saria eman dio estudio horri. Bertan azken hamar urteotan Santos Bregaña eta Anne Muñoz artistek Mugaritz jatetxearentzat egindako lana aitortu du elkarteak. Lan horien koherentzia kontzeptuala eta emozionala azpimarratu du epaimahaiak.
- El estudio de donostia laia, oscar al diseño gráfico Deia
- Premian a laia con el oscar al diseño gráfico Noticias de Gipuzkoa
Musika
Teresa Iturriozen azken proiektua Gazteszenan
Single izena eman dio Teresa Iturrioz musikariak bere bakarkako proiektuari. Aventuras de Kirlian eta Le Mans pop talde independenteetako baxu-jotzailea eta letren egilea izan zen Iturrioz. Orain, ordea, bakarkako ibilbidea hasi du, Ibon Errazkin Le Manseko kidearekin. 2006an aurkeztu zuen Singlek Pio Pio izeneko lehenengo diskoa. Orain arte ikusle gisa baino ez da izan Gazteszenan, baina gaur 21:00etatik aurrera bera izango da protagonista. Emanaldi horretan Pio Pio diskoko eta aurretik kaleratutako lanetako abestiak joko dituzte.
- Teresa Iturriozek bere azken proiektua aurkeztuko du Irutxuloko Hitza
- Single, viaje personal de la cantante pop Teresa Iturrioz El Diario Vasco
- Concierto de Single en Donostia Noticias de Gipuzkoa
Musika
Ttanttarock jaialdia antolatu du Ttan Ttakun irratiak
Donostiako Ttan Ttakun irrati libreak Ttanttarock musika jaialdia antolatu du larunbat honetarako Mogambo aretoan. 21:00etan hasita, Vomito punk talde mitikoaren
El ejercicio del crimen bideoa proiektatuko dute. 23:00etatik aurrera hasiko dira kontzertuak: Trigger Travis, Bloodseekers eta Dirty Shadow-k joko dute. Ondoren DJ Aitor eta Iñigito izango dira eta goizeko bostetan txokolatea banatuko dute. Bestalde, gaur Victoria Eugenian Gaztea sarien jaia ospatuko da 21:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan jakingo da aurtengo Gaztea sarien irabazleak nortzuk diren. Horrez gain, disko jartzaileen emanaldiak eta Dusan Pejcic diseinatzailearen moda desfilea ere izango dira. (Irutxuloko Hitza)
Literatura
"Komikiak eta gizarte kritika" gaurko Literatkum saioan
Mauro Entrialgo komikigile gasteiztarra eta Juan Manuel Díaz de Guereñu literatur aditua izango dira gaur Literaktum saioen barruan egingo den "Komikiak eta gizarte kritika" mahai-inguruan. 19:30ean izango da Ernest Lluch kultur etxean.
- Literaktum debate sobre el creciente peso de la crítica social en el cómic El Diario Vasco
- Komikiak eta gizarte kritika mahai-ingurua gaur, Donostiako Literaktum-en barruan Gara
|