EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2009-06-22


Donostia Gaur, 2009-06-22

    22-06-2009, Monday

Gizartea
Intxaurrondoko XVI. Garagardo Azoka izango da ostegunetik aurrera
XVI. Garagardo Azoka izango da Intxaurrondon ostegunetik, ekainak 25, eta uztailaren 4a bitartean. Garberako aparkalekuan jarriko duten karpan izango da azoka eta 37 garagardo mota dastatzeko aukera izango da. Horrez gain saltxitxak eta ukondoa jateko aukera izango da, besteak beste. Bigarren aldiz, Internacional Kirol Elkartea arduratu da azoka prestatzeaz.
- Garagardo azoka, ostegunetik aurrera Irutxuloko Hitza

Euskarri elektronikoak
Wifi zerbitzua lau auzotara helduko da
Ostegunetik aurrera kablerik gabeko Internet zerbitzua beste lau auzotara zabalduko da. Gaur egun zerbitzu hori Alderdi Ederreko lorategietan, hiru hondartzetan, Boulevardean eta Egiako parkean dago, baina, ostegunetik aurrera Altza, Amara, Antigua eta Martuteneko hainbat eremutan ere izango da. Zerbitzuak zer-nolako harrera duen ikusteko jarriko da lau eremu horietan. Gainera, Internet ordainpekoa izango da leku horietan; egun osoko baimena eskuratu ahal izateko euro bat ordaindu beharko da, hilabete osokoa eskuratzeko hamar euro eta lauhilekoarentzat 30 euro. Bestalde, eurorik ordaindu gabe 16 udal eraikinetan erabili ahal izango da Internet. Horretarako Herritarren Txartela behar da.
- Kablerik gabeko internet lau auzotara helduko da Irutxuloko Hitza
- 2.000 conexiones al mes El Diario Vasco
- El wifi municipal se extiende a Altza, Martutene, Anoeta y El Antiguo El Diario Vasco
- Amplían el servicio de Wi-Fi en 16 edificios y cuatro zonas públicas de la ciudad Noticias de Gipuzkoa

Hirigintza
Asteazkenean 142 apartamentu zozkatuko dituzte
Etxegintzak asteazkenean 17:30ean 142 apartamentu zozkatuko ditu Atano III.a pilotalekuan. 112 apartamentu 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat izango dira; gainerako 30, berriz, 65 urtetik gorako adinekoentzat. Apartamentuak alokairuan emango dituzte eta Marrutxipi eta Montpellier artean eraikitzen ari dira. Udal Gobernuak jakitera eman duenez, alokairuko apartamentu gehiago eraikiko ditu Araoz Etxearen aurrean, 56 apartamentu hain zuzen ere.
- Asteazkenean zozketatuko dituzte 142 apartamentuak Atano III.ean Irutxuloko Hitza
- El miércoles se celebrará el sorteo de 142 apartamentos en Marrutxipi y Montpellier El Diario Vasco

Kultura
Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia ostegunean hasiko da
Ostegunetik, ekainak 25, igandera arte Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da. Lehenengo emanaldia Hernaniko San Joan jaien baitan izango da eta ostiralean Donostiara iritsiko da. Igandera arte hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango da Konstituzio plazan, Antiguan eta Bretxan. Jaialdian honako talde hauek hartuko dute parte: Mazedoniako Ensemble Keramikar, Ingalaterrako Monkseaton Morrismen and Folk Dance Club eta Poloniako Zespot Tanca Ludowego Harnam.
- Mazedonia, Polonia eta Ingalaterrako taldeak izango dira hirian Irutxuloko Hitza

Kultura
Kursaalaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte
Kursaal jauregiak 10 urte beteko ditu eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Kursaaldia izenburupean. Ekitaldi nagusia hilaren 25ean, hau da ostegunean, izango da: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Orfeoia, Ainhoa Arteta, Benito Lertxundi eta Iñaki Salvadorren emanaldia. Bestalde, ostiraletik igandera bitartean, dantza eta motor erakustaldiak eta Gaueko Surf Txapelketa izango dira, besteak beste, Kuboen inguruan.
- Gaueko Surf txapelketa Kursaaldian Irutxuloko Hitza
- Ainhoa Arteta, Benito Lertxundi, la OSE y el Orfeón conmemoran los diez años del Kursaal El Diario Vasco
- Artetak eta Lertxundik abestuko dute Kursaalaren urtemugan Berria
- El Kursaal celebrará su aniversario con surf nocturno y música Noticias de Gipuzkoa

Dantza
Nacho Duatoren "Cobalto" lana Kursaalen izango da ikusgai
Bihar eta etzi Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak Nacho Duatoren Cobalto lana taularatuko du Kursaalen. Organorako musika pieza Pedro Alcaldek eta Sergio Caballerok konposatu dute. Lan honek erotismoari buruzko hausnarketa egiten du.
- Cobalto, Duatoren azkeneko lana Donostian Berria