EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2009-06-23


Donostia Gaur, 2009-06-23

    23-06-2009, Tuesday

Kultura
Donostia Poloniarekin "zubiak eraikitzen" hasi da
Donostia Europako Kultura Hiriburu izendatzeko hautagaitzarekin lotuta Poloniako hainbat hirirekin harremanak sendotzen hasi da Gipuzkoako hiriburua kultura topaketa eta herrialdeen arteko trukaketa sustatzeko. Poloniako Gdansk, Lublin eta Lodz hiriak ere hautagaitzarako izendatuta daude. Hiru hirietako dantza eta antzerki taldeak dFeriako, Lauarin folklore jaialdiko eta Jazzaldiko protagonistak izango dira. Gainera, Lublineko eta Donostiako gazteen artean topaketa egingo dute. Uztailaren 14tik 28ra Lublineko gazteak Donostiara etorriko dira eta uztailaren 27tik abuztuaren 2ra donostiarrak Poloniara joango dira.
- Poloniarekin kultur trukaketak bultzatuko ditu Udalak Irutxuloko Hitza
- Donostia 2016 intercambia jóvenes y artistas con las urbes polacas Gdansk y Lublin El Diario Vasco
- Donostia promoverá intercambios culturales con Polonia en pro de la Capitalidad Noticias de Gipuzkoa

Ingurumena
Cristina Eneak ingurumenarekin lotutako hainbat ekimen antolatu ditu datozen egunetarako
Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxeak ingurumenarekin lotutako ekimenak antolatu ditu, udak eragiten dituen jende pilaketa eta aztoramenetatik ihes egin nahi duenarentzat. Gaur hasiko dira ekintzak eta irailaren 19an amaituko dira. Denetarik antolatu dute, besteak beste, kosmetika naturalaren inguruko ikastaroa, zentzumenen ibilbideak, film emanaldiak eta parkeko zuhaitz enborrak, adarrak eta hostoak erabiliz sortutako musika emanaldia.
- Eguneroko aztoramenetik ihes egiteko ekimen sorta antolatu du Cristina Eneak Irutxuloko Hitza
- Verano verde en Cristina Enea El Diario Vasco
- Talleres de cocina y cosmética, charlas y expociones engloban la oferta estival de Cristina Enea Noticias de Gipuzkoa

Dantza
Juan Carlos Santamaria koreografo donostiarrak Espainiako Dantza Saria jasoko du gaur
Gaur jasoko du Juan Carlos Santamaria koreografo donostiarrak Espainiako Kultur Ministerioak ematen duen Espainiako Dantza Saria Teruelen. Sormen koreografikoaren modalitatean jasoko du saria Santamariak. Bestalde, dFeriaren egitarauaren baitan uztailaren 3an master class bat emango du. Ekainaren hasieran bere azken lana, Polvo, Madrilen aurkeztu zuen Santamaria dantza konpainiarekin.
- Juan Carlos Santamariak Espainiako Dantza Saria jasoko du gaur Irutxuloko Hitza

Musika
Mayumana taldearen ikuskizunerako sarrerak salgai jarriko dituzte ostegunean
Mayumana taldeak Momentum ikuskizuna aurkeztuko du urriaren 29tik azaroaren 1era Kursaalean. Perkusio eta dantza taldearen ikuskizunerako sarrerak ostegunetik aurrera jarriko dituzte salgai eta 19, 24, 30 eta 38 euroko prezioa izango dute.
- Mayumanaren kontzerturako sarrerak salgai jarriko dira ostegunean Irutxuloko Hitza
- Las entradas para Mayumana, a la venta el jueves El Diario Vasco

Musika
Korn musika taldearen kontzertua Oiartzungo Itzela aretora aldatu dute
Korn Kaliforniako musika taldeak bihar Donostiako Kiroldegian kontzertua eman behar zuen baina azkenean, Oiartzungo Itzela aretoan izango dela jakinarazi du Rockn´Rock sustatzaileak. Zuzenekoan aurten argitaratuko duten disko berriko kantak joko dituztela aurreratu dute eta abesti ezagunak entzuteko aukera ere izango dela adierazi dute.
- AEBetako Korn taldeak Oiartzungo Itzela aretoan joko du Irutxuloko Hitza

Kultura
dFeria jaialdia hilaren 30ean hasiko da
Arte eszenikoei eskainitako dFeria jaialdia hilaren 30ean hasi eta uztailaren 4a arte luzatuko da. Zaletuez gain sektoreko profesionalei zuzendutako hainbat ekimen antolatu dute. Argazki erakusketa bat dagoeneko ikusgai dago Okendo kultur etxean, bertako argazkiak Gerardo Sanz argazkilariak atera ditu eta erakusketaren izenburua Denboraren agertokian da. Jaialdiaren baitan, ipuin kontalariak haurrentzat eta helduentzat, Antzerkia Airean lehiaketako sari banaketa, dantza master classak eta mintegiak izango dira.
- Las actividades paralelas completan el programa de Dferia El Diario Vasco
- Charlas, cursos y actividades completan el programa de dFeria Noticias de Gipuzkoa