EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2009-06-24


Donostia Gaur, 2009-06-24

    24-06-2009, Wendsday

Irakaskuntza
Amaitzear daude Igeldoko haur eskolako lanak
Igeldoko herri eskolaren beheko solairuan haur eskola egokitzen ari dira, lehen soinketa gela zegoen lekuan. Dagoeneko lanak amaitzear daude eta irailean zortzi edo bederatzi haur hasiko dira bertan. Bi zati nagusitan banatuko dute haur eskola: batean, 0-1 urte arteko haurrak izango dira eta, bestean, 1-2 urte artekoak. Besteak beste, sehaskak uzteko gela, bulegoa, komunak eta irakasleentzako aldagelak jarriko dituzte haur eskolan.
- Ane Cadarso: Herriak eskatzen zuen, baita eskolak berak ere Irutxuloko Hitza

Hirigintza
Buenavistako aparkalekua egiten hasi dira
Altzan, Buenavista harrobia zegoen lekuan, aparkalekua egiteko lanak hasi dituzte. Aparkalekuak bi zati izango ditu, lur gaineko doakoa eta estalitakoa. Bizilagunek azaldu dutenez, estalitakoak egoki estalita egon behar du, izan ere, portuan txatarrarekin egiten dute lan eta horrek autoak kaltetu ditzake. Aparkalekua 2010. urte hasierarako amaituta izatea aurreikusten dute.
- Buenavistako aparkalekua egiten hasi dira Irutxuloko Hitza

Hirigintza
Ubara joateko bide berria egiteko lanak hasi dituzte
Martutene-Intxaurrondo bidea Ubako bidearekin lotzeko lanak hasi dira. 465.000 euroko aurrekontua dute eta hiru hilabeteko iraupena izango dute. 294 metroko luzera izango du bide berriak eta bideari eusteko harri-lubetak jarri beharko dituzte. Bidea egokitzeaz gain, argiztapenari dagozkion lanak ere egingo dituzte.
- Ubara joateko bide berria, hiru hilabete barru prest Irutxuloko Hitza
- Comienzan las obras para conectar el vial Martutene Intxaurrondo con Uba El Diario Vasco

Hirigintza
Mirakontxan Adimenaren Etxea eraikiko dute
Mirakontxako Rozanes eremuan Adimenaren Etxea eraikiko dute. 2.000 metro koadroko eremuan eta Kontxako badiara begira 80 apartamentu eraikiko dituzte. Atzo jarri zuten lehenengo harria, eta agintariek argitu zutenez, lotarako egoitza baino gehiago, ikertzaileen topaleku izango da. Etxea eraikitzeko 12 milioi euroko inbertsioa egin dute. Batetik, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak 1,5 milioi euroko laguntza bideratu du eta bestetik, Industria Ministerioak milioi bateko diru-laguntza bideratu eta 9,8 milioiko kreditua ahalbidetu du lanak aurrera eraman ahal izateko.
- Mirakontxako Adimenaren Etxearen lehen hazia erein dute Irutxuloko Hitza
- Los primeros investigadores habitarán la Casa del Talento dentro de año y medio El Diario Vasco
- Arranca la obra de la Casa del Talento, que acogerá a 80 investigadores y sus familias Noticias de Gipuzkoa

Kultura
"Mikel Laboa (1934-2008)" ikus-entzunezkoa bihar emango dute Elkar Megadendan
Mikel Laboaren biziaren inguruko DVDa argitaratu berri dute Mikel Laboa (1934-2008) izenburupean eta bihar bertan izango da ikusgai Parte Zaharreko Elkar Megadendan 18:00etatik aurrera. Ikus-entzunezkoaren lehenengo zatian Laboak berak bere bizitza azaltzen du Euskadi Irratian 1978an egin zioten elkarrizketa bateko zatien bitartez. Bigarren zatian, berriz, bere ingurukoak ageri dira musikariari buruz hitz egiten.
- Laboa, lagunen begietatik Irutxuloko Hitza

Kultura
Mila Beldarrainek "Mi extraña amiga Katalina" eleberria aurkeztu du
Mila Beldarrain idazle donostiarrak Mi extraña amiga Katalina (Ttarttalo) eleberria aurkeztu berri du. Lan berrian, 2008ko uztailean topo egin zuten garai ezberdinetan jaiotako bi emakumeren istorioa kontatzen du Beldarrainek.
- Lapur mafiosoak, pertsonaia maltzurrak, iraganeko espektroak... eta Katalina Erauso Irutxuloko Hitza
- Mila Beldarrain revive a Katalina de Erauso con una novela negra, fantástica e histórica El Diario Vasco
- Mila Beldarrain resucita a Katalina de Erauso y desmonta su leyenda negra Noticias de Gipuzkoa

Kultura
"Zen" pintura ikastaroa izango da Arteko tailerrean
Hilaren 29an hasiko da Andy Kayk emango duen zen pinturako ikastaroa Arteko tailerrean. Bi lantegi mota emango dituzte, hasiberrientzat eta esperientziadunentzat. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, dagoeneko izen-emate epea zabalik dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ikastaroa uztailaren 4an amaituko da.
- Zen pintura lantegia, Artekoren eskutik Irutxuloko Hitza