|
Musika
Kilometroak 2009 jaiko abestia aurkeztu dute
Atzo aurkeztu zuen Xikinkei taldeak Kilometroak 2009 jairako prestatu duen abestia. Kantak hIREKIn MUNDURA du izena eta hitzak Xabier Elortzarenak dira. Musika taldeak zein Elortzak lotura handia dute Zurriola ikastolarekin, izan ere, Xikinkeiko partaideak bertako ikasleak izan ziren eta Elortza berriz, bertako gurasoa da egun. Abestia Kilometroak 2009ren web gunean dago eskuragarri.
- Zurriola Ikastolak etxean sortutako kanta aukeratu du Kilometroak festarako Irutxuloko Hitza
- Musikaren bitartez, ireki mundura Berria
- Zurriolako ikasle ohi batzuek egin dute Kilometroetako kanta, guraso baten letra hartuta El Diario Vasco
- Munduari zuzenean Deia
- Munduari zuzenean Noticias de Gipuzkoa
- Hirekin mundura izango da Zurriolako ikastolako Kilometroak jaiaren kanta Gara
Gizartea
Donostiarrek Urgulleko kanoien eraberritze lanak ikusi ahal izango dituzte asteazkenero
Urgullen harresiak garbitzen eta bederatzi kanoi eraberritzen ari dira, eta azken lan horiek ikusi nahi dituztenek horretarako aukera izango dute asteazkenero 16:00etatik 20:00etara. Horrez gain, jarduera bereziak antolatuko dituzte egunero Urgulleko liburutegian, Natur Txokoan eta Historiaren Etxean. Liburutegian astelehenetan eta ostegunetan izango dira ekintzak, Natur Txokoan astearte eta asteazkenetan eta Historiaren Etxean berriz, ostiraletan.
- Kanoien zaharberritze lanak gertutik ezagutu daitezke asteazkenero Urgullen Irutxuloko Hitza
- Urgull se abre al donostiarra a través de una completa agenda de actividades El Diario Vasco
- La restauración de cañones de urgull, visible los miércoles Noticias de Gipuzkoa
Gizartea
Hondarretan errazago ibiltzeko makuluak jarri dituzte eskuragarri hondartzetan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gurutze Gorriak makulu bereziak jarri dituzte probintziako hondartzetan mugikortasun arazoak dituztenentzat. Kontxa, Zurriola eta Ondarretan zortzina makulu jarri dituzte eta sorosleen dorre nagusietan har daitezke. Neurri ezberdineko makuluak daude eta horiek erabiltzea doakoa da. Bestalde, uztailaren 1etik aurrera bainua hartzeko ibilgailu berezia erabilgarri izango da.
- Hondar gainean ere, sendo Irutxuloko Hitza
- Egokitutako bainua Berria
- Cruz Roja ofrece muletas adaptadas para el baño playero de discapacitados El Diario Vasco
- Las playas guipuzcoanas cuentan ya con muletas acuáticas Deia
- Las playas ofrecerán muletas anfibias a personas con movilidad reducida Noticias de Gipuzkoa
- Muletas acuáticas en Guipúzcoa El Mundo
Kultura
Ainhoa Arteta ez da "Kursaaldia" jaialdian izango
Ainhoa Arteta abeslariak Kursaaldia jaialdian abestea aurreikusita bazegoen ere, tolosarra ez da bertan izango osasun arazoak direla medio. Bere ordez Ana Maria Sanchez sopranoak abestuko du Kursaaleko auditorioan. Azken horrekin batera izango dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Orfeoia, Benito Lertxundi abeslaria eta Iñaki Salvador Trio jazz taldea. (Irutxuloko Hitza) (El País)
- Artetak ez du abestuko gaur Kursaalaren 10. urtemugako ospakizunean Berria
- Diez años, diez momentos El Diario Vasco
- Ainhoa Arteta no estará en el concierto de hoy en el Kursaal por una afección leve Gara
Gizartea
La Oreja de Van Gogh taldeak Aste Nagusian joko du
Atzo ezagutarazi zuten aurtengo Aste Nagusiko programa eta honako taldeak izango dira ikusgai Sagüeseko eszenatokian: Nena Daconte, Tequila, Reincidentes, Despistaos, Ojos de Brujo, Gatibu, La Oreja de Van Gogh eta Luz Casal. Horrez gain, emanaldiak izango dira Boulevardeko kioskoan, Pasealeku Berrian, Easo plazan eta Kursaalean. Haizearen Orrazian aurten ez da ikuskizunik izango. (El Mundo)
- Era guztietako erritmoz dantza egingo du Aste Nagusiak Irutxuloko Hitza
- Barricadak, Tequilak eta Luz Casalek joko dute Donostiako Aste Nagusian Berria
- La Oreja de Van Gogh tocará en Sagüés la noche del 14 y Nena Daconte abrirá Semana Grande El Diario Vasco
- El Paseo Nuevo de Donostia ofrecerá sesiones dobles de verbenas en la Semana Grande Deia
- El Paseo Nuevo ofrecerá sesiones dobles de verbenas durante la Semana Grande Noticias de Gipuzkoa
- Reincidentes, La Oreja de Van Gogh y Ojos de Brujo estarán en Sagües en la Aste Nagusia Gara
- San Sebastián promete una Semana Grande ambiciosa El País
Kultura
Miren Anitua Aranzabal izendatu dute Tabakalerako kudeatzaile
Miren Anitua Aranzabal izango da aurrerantzean Tabakalerako kudeatzaile guneak egindako hautaketa prozesuaren ondoren. Anitua EITB taldean aritu da lanean orain arte. (Noticias de Gipuzkoa)
- Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentrua, SA Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Artea
Alfredo Bikondoa margolariak erakusketa jarri du Aquariumen
Alfredo Bikondoa margolari donostiarrak erakusketa zabaldu du Aquariumen Paul Valery idazlearen Itsas hilerria lana oinarri hartutako margolanekin eta eskulturekin. Bikondoak Joaquin Hinojosa idazle madrildarra izan du lagun proiektuan eta azken honek Valeryren poemak gaztelerara itzuli ditu. Bien lana abuztuaren 20a arte egongo da ikusgai Donostian eta ondoren hainbat ozeanografia museotan jarriko dute.
- Bikondoak Itsas hilerria itzuli du pinturara Irutxuloko Hitza
- Bikondoa reinterpreta a Paul Valéry El Diario Vasco
- Las huellas del cementerio marino Noticias de Gipuzkoa
|