|
Musika
Donostiako Jazzaldia Saria Roy Haynes bateria jotzailearentzat izango da
Atzo egin zuten 44. Jazzaldiaren aurkezpena, eta bertan jakinarazi zutenez, Roy Haynes bateria jotzaileak jasoko du aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria. Uztailaren 24ean emango diote saria, Danilo Perez piano jotzailearekin eta John Patitucci kontrabaxuarekin batera kontzertua eskainiko duen egun berean. Aurkezpenean edizio honetarako iragarritako izarren presentzia baieztatu zuten: Jamie Cullum, Brad Mehldau, Abdullah Ibrahim, Carla Bley, The Bad Plus, Joao Gilberto, James Taylor, Animal Collective, Dave Douglas, Joe Lovano eta Esperanza Spalding. Gainera, Norvegia, Polonia eta Akitaniako hainbat musikarik hartuko dute parte Jazzaldian Europako Kultur Hiriburuaren hautagaitzarekin lotutako Zubiak 2016 egitasmoaren baitan.
- Roy Haynes bateria jotzaileak jasoko du Donostiako Jazzaldia Saria Irutxuloko Hitza
- Jazzaldiak Roy Haynesen ibilbidea sarituko du Berria
- Roy Haynes perkusionista estatubatuarrak jasoko du Donostia Jazzaldia saria Gara
- El veterano batería Roy Haynes recibirá el Premio Donostiako Jazzaldia 2009 El Diario Vasco
- Roy Haynes recibirá el premio del jazzaldia Deia
- Roy Haynes, premio Donostiako Jazzaldia Noticias de Gipuzkoa
Gizartea
Udalak Gay, Lesbiana eta Transexualen Harrotasun Egunarekin bat egiteko deia egin du
Udalak igandean ospatuko den Gay, Lesbiana eta Transexualen Harrotasun Egunaren harira zenbait eragilek antolatuko dituzten ekitaldietan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bihar manifestazioa izango da 19:00etatik aurrera Boulevard zumardian, eta gauean festa bat ospatuko dute Gazteszenan. Asteartean, berriz, mahai ingurua egingo dute 19:00etatik aurrera Kutxak Arrasate kalean duen egoitzan. Bertan pertsona transexualen lan ezegonkortasunaz ariko dira. Bestalde, asteburuan zehar ortzadar koloreko bandera jarriko dute udaletxean eta Dbus konpainiako autobusetan.
- Transexualen lan prekarietatea aztertuko dute asteartean Irutxuloko Hitza
- Sexualitate askearen alde, etzi kalera irtetera deitu dituzte lesbianak Berria
- El Ayuntamiento llama a la ciudadanía a participar en los actos del Día del Orgullo Gay El Diario Vasco
- El Consistorio se une a los actos del día del orgullo gay Noticias de Gipuzkoa
Garraioak
Motorrak modu seguruan gidatzeko ikastaroa emango dute asteburuan Saguesen
Mapfre Fundazioak motorrak seguru gidatzen irakasteko ikastaroa eskainiko du gaurtik igandera Saguesen. Zerbitzua motozikleta eta ziklomotor gidariei zuzendua dago eta oinarrizko gauzak irakatsiko dituzte, hala nola, kaskoaren erabilera, pneumatikoen, esekiduren, argien eta balazten mantenua. Ikastaroak hogei minutuko iraupena izango du eta doakoa izango da. Ikastaroaren aurkezpenean azaldu zutenez, Donostian motorrez egiten diren bidaiak bikoiztu egin dira sei urtetan.
- Motoaren erabilera bikoiztu da sei urtetan hirian Irutxuloko Hitza
- Sagüés acoge, desde esta tarde hasta el domingo, cursos gratuitos de conducción segura de motos El Diario Vasco
- Los trayectos en moto se duplican en seis años y se acercan al 4% del total Noticias de Gipuzkoa
Hirigintza
Sagastieder pasealekuaren etorkizunaz hitz egingo dute bihar Udalak eta Intxaurrondoko auzotarrek
Sagastieder pasealekuko auzotarrek, erabiltzaileek eta Udaleko ordezkariek pasealekuaren etorkizuna izango dute mintzagai bihar 11:30etik 13:30era egingo duten bileran. Ingurunea eraldatu egingo da Topoaren, kultur elkartearen eta polikiroldegiaren eraginez, eta Udalak auzotarrek pasealekua nolakoa izatea nahi duten jakin nahi du. Horretarako egingo dituzten lanen inguruko hainbat argibide-taula jarriko dituzte pasealekuan, baita herritarrek beren iritzia emateko hainbat mahai ere. Udalak memoria bat egingo du jasotako iritziekin.
- Datorren urtean berrituko du Udalak Sagastieder Irutxuloko Hitza
- Los vecinos de Intxaurrondo están convocados a rediseñar Sagastieder El Diario Vasco
- El futuro de sagastieder se debatirá mañana en la plaza Noticias de Gipuzkoa
Antzerkia
"Emma" antzezlana eskainiko dute gaur eta bihar Victoria Eugenia Antzokian
Berdintasunaren eta justiziaren alde borrokatu zuen Emma Goldmanen istorioa kontatzen duen antzezlana eskainiko dute gaur eta bihar Victoria Eugenia Antzokian. Toni Acosta aktore espainiarra da Emma antzezlaneko protagonista eta Ramon Barea bilbotarra, berriz, zuzendaria. Emanaldiak 20:00etatik aurrera izango dira.
- La obra teatral Emma, en San Sebastián El Diario Vasco
- El debate es Macintosh o PC; faltan ideas motrices y se ha achatado la capacidad de acción Noticias de Gipuzkoa
Antzerkia
Eskola-jazarpenari buruzko "Zu zeu izan" antzezlana izango da ikusgai bihar Kontadores gaztelekuan
Bihar eskola-jazarpenari buruzko Zu zeu izan antzezlana aurkeztuko du Bazen Behin Clown taldeak Kontadores gaztelekuan. Antzezlana euskaraz izango da eta 11:30ean hasiko da.
- Teatro sobre bulling El Diario Vasco
Gizartea
Hasi da Intxaurrondoko Garagardo Azoka
Atzo eman zioten hasiera Intxaurrondoko XVI. Garagardo Azokari. Iaz Intxaurrondoko gastronomia taldeak antolakuntza utzi zuen eta aurten Intxaurrondo Kirol Elkarteak bakarrik antolatu du azoka. Garberan jarritako karpan 34 garagardo mota daude, gehienak Txekiatik, Alemaniatik, Ingalaterratik, Belgikatik eta Irlandatik ekarriak. Uztailaren 4a bitartean egunero egongo da zabalik 18:30etik 00:00etara.
- Arranca la XVI Feria de la Cerveza de Intxaurrondo en la carpa de Garbera El Diario Vasco
|