EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2009-06-29


Donostia Gaur, 2009-06-29

    29-06-2009, Monday

Gizartea
Udalbatzak Plan Orokorra onartu du behin-behinekoz
Udalbatzak joan den ostiralean onartu zuen Plan Orokorra behin-behinekoz. Udal talde guztiek babestu zuten egitasmoa, PP izan ezik, abstenitu egin baitzen. Odon Elorza alkateak etxebizitzen eta auzoetako ekipamenduen inguruan izandako adostasuna azpimarratu zuen batzarraren amaieran. Orain Eusko Jaurlaritzak aztertu eta berretsi beharko du Plan Orokorra. Bestalde, Cristina Enea parkerako pasabide berrien izenak onetsi zituzten udalbatzan: Loiolako Erriberen eta Egiako parkearen arteko bidea Mikel Laboa deituko da eta Federico Garcia Lorca pasabidea eta Kristina Enea lotuko dituen pasabidea, berriz, Gladys del Estal.
- Plan Orokorrak aurrera egin du, PPren abstentzioarekin Irutxuloko Hitza
- Nuevo Plan General, nuevo diseño de ciudad El Diario Vasco
- Todos los grupos, salvo el PP, aprueban el Plan General, que incluye ampliar Garbera Noticias de Gipuzkoa

Hirigintza
Merkezabal kaleko malda tinkatzeko egitasmoa onartu du Udalak
Joan den martxoan Puion gertatutako lur jausiak eragindako kalteak garbitzen aritu dira azken hilabeteotan. Orain, inguruko lurra tinkatzeko proiektua onartu du Udalak. Proiektuak 1.147.000 euroko aurrekontua izango du eta lanak zazpi hilabeteko epean egingo dituzte. Udalak datorren astean jakinaraziko du zein enpresak egingo dituen lan horiek.
- Merkezabaleko lurra tinkatzeko proiektua onartu du Udalak Irutxuloko Hitza

Gizartea
400 pertsona baino gehiago artatu dituzte hiriko hondartzetan marmoken ziztaden eraginez
Donostiako hondartzetako sorosleek 404 pertsona artatu zituzten atzo marmoken ziztadak zirela-eta. Ondarretan 211 pertsona artatu zituzten, Kontxan 139 eta Zurriolan 54. Gainera, Ondarretan bandera gorria jarri behar izan zuten bertara heldutako marmoka kopuruaren eraginez.
- Más de 400 atendidos por medusas en San Sebastián El Diario Vasco
- Prohíben el baño en Ondarreta al registrar 40 picaduras de medusa en dos horas Noticias de Gipuzkoa

Kultura
Kilometroak 2009 jaiak hip hop eta rap lehiaketa antolatu du
Kilometroak 2009 jaiak hip hop eta rap lehiaketak antolatu ditu 12 eta 23 urte bitarteko gazteentzat. Hip hop lehiaketan lau eta zortzi pertsona arteko taldeek har dezakete parte. Horiek koreografia bat prestatu eta Zurriola ikastolara edo kilometroak09hiphop@gmail.com helbidera bidali beharko dute uztailaren 17a baino lehen. Rap lehiaketarako, berriz, euskara hutsezko edo euskara beste hizkuntza batekin uztartzen duen abestia sortu eta kilometroak09rap@gmail.com helbidera bidali beharko dute. Bi lehiaketetako finalistek euren lanak aurkeztuko dituzte urriaren 4ean Kilometroak 2009 jaian.
- Hip hop eta rap erritmoan, Kilometroak Noticias de Gipuzkoa

Kultura
Tabakalerako arkitektura zuzendariak bere kargua utzi du
Iñaki Galarraga Tabakalerako arkitektura zuzendariak 2006az geroztik duen karguari uko egin dio. Galarragaren esanez, proiektua eratzeko Tabakalera eraikinak izan behar duen funtzioaren inguruko iritzi ezberdintasuna izan da kargua uztearen arrazoia. Arkitektoa Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasle lanetara itzuliko da.
- Tabakalerako arkitektura zuzendariak karguari uko egin dio Irutxuloko Hitza
- Galarraga dimite como director de Arquitectura de Tabakalera por diferencias con la dirección El Diario Vasco
- Galarraga deja su cargo en Tabakalera por discrepancias con la dirección Noticias de Gipuzkoa
- Iñaki Galarraga renuncia a la dirección de arquitectura de Tabakalera Gara
- Tabakalera se queda sin su director de arquitectura El País

Musika
Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketako finalerdietan parte hartuko duten taldeak hautatu dituzte
15 grados, Prime lane, Correos, The lost waves, Transistores, Ametsak eta oroitzapenak, Les enfants terribles, The Olly's eta Ruido Rosa taldeak lehiatuko dira Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketako finalerdian. Uztailaren 10ean, 17an eta 24ean hiruna taldek kontzertua emango dute hiriko taberna batean eta horietatik aterako dira Aste Nagusian Kursaaleko terrazan kontzertua eskainiko duten hiru talde finalistak.
- Finalerdietan parte hartuko duten bederatzi taldeak hautatu dituzte Irutxuloko Hitza
- El XVIII Concurso Pop-Rock Ciudad de San Sebastián ya tiene nueve grupos semifinalistas El Diario Vasco
- Nueve grupos en la semifinal del concurso pop-rock de Donostia Gara
- Elegidos los participantes para la semifinal del pop-rock Noticias de Gipuzkoa

Zientzia
"Nanoteknologia eguzkitako kremetarako ere erabiltzen da"
Jose Maria Pitarke, CIC Nanoguneko zuzendaria; Nanoguneak Atom by Atom kongresua antolatu du irailerako: "Nanozientzia eta nanoteknologia herritarrengana helaraztea da kongresuaren helburua (...) Transistoreak edo Internetek bezala gure bizitza aldaraziko luketen aplikazioak aurkitu gabe daude oraindik. Iraultza ez da iritsi oraindik (...) Zientzia-dibulgazioa ez dago zientzia-ikerketa bezain aintzatetsia zientzialarien artean. Hala ere, gero eta argiago dugu beharrezkoa dela gure ezagutza gizarteari helaraztea".
- La nanotecnología también se utiliza para las cremas solares Noticias de Gipuzkoa