|
Osasuna
Donostia Ospitaleko minbizidun gaixoek internet bidezko kontsultak egin ahal izango dituzte
Datorren udazkenetik aurrera minbizia duten 50 gaixorekin froga pilotu bat egingo dute Donostia Ospitalean. Gaixoek Oncoweb eta Oncomed zerbitzuak izango dituzte euren eskura. Lehenari esker, gaixoek beren historia edota tratamendua kontsultatu, ospitaleko langileekin harremanetan jarri, sendagileari kontsultak egin, eta abar egin ahal izango dute. Bigarrengoa, berriz, gaitzaren inguruko sare soziala da eta gaixoez gain, senideek zein elkarteek erabili ahal izango dute. Froga pilotua amaitzean Eusko Jaurlaritzak proiektuaren erabilgarritasuna aztertu eta erabilera zabalduko du.
- Internet bidezko kontsultak, minbizia duten gaixoentzat Irutxuloko Hitza
- Enfermos de cáncer se relacionarán a través de internet con sus médicos del Hospital Donostia El Diario Vasco
- El hospital Donostia pone en marcha un sistema de consultas médicas sobre el cáncer por internet Deia
- Pacientes oncológicos del Hospital Donostia podrán consultar a su médico por Internet Noticias de Gipuzkoa
- Los enfermos de cáncer podrán consultar con su médico por Internet El País
- Un nuevo sistema permitirá consultas sobre el cáncer por internet El Mundo
Gizartea
62 mugikortasun agente berri izango dira gaurtik aurrera hiriko kaleetan
Udalak mugikortasunaz arduratuko diren 62 agente kontratatu ditu eta gaurtik aurrera hiriko kaleetan ibiliko dira. Autobusentzako eta elbarrientzako guneak errespetaraztea, trafiko handiko orduetan zirkulazioa arintzea, isunak jartzea, bizikletaren erabilera egokia sustatzea edota ekitaldi bereziak dauden egunetan zirkulazioa zuzentzea izango da euren lana. PDA bat izango dute lan tresna eta horri esker, hiritarrek momentuan ordaindu ahal izango dituzte isunak. Orain arte zirkulazioa zuzentzen zuten udaltzainen lana indartzeko kontratatu ditu Udalak agente berriak, eta orain arte lan hori betetzen zuten agenteak segurtasunaz arduratuko dira aurrerantzean. (El Mundo)
- Kalean dira mugikortasun agenteak Irutxuloko Hitza
- Los primeros 50 agentes de Movilidad salen hoy a la calle para ocuparse del tráfico El Diario Vasco
- Las multas de tráfico impuestas en Donostia podrán abonarse desde hoy en el momento Deia
- Las multas de tráfico impuestas en la ciudad podrán abonarse desde hoy en el momento Noticias de Gipuzkoa
Hirigintza
Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 181 etxebizitza zozkatuko ditu
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak jakinarazi duenez, Donostian babes ofizialeko 181 etxebizitza zozkatuko ditu aurten. Etxebizitzak azalera-eskubidedunak izango dira eta Loiolako Erriberetan eta Morlansen daude. Zozketa urrian egingo du.
- El Gobierno vasco anuncia el sorteo de 1.490 viviendas sociales tras el verano Deia
- Vivienda sorteará en octubre 181 VPO en Donostia y 113 en Mutriku en derecho de superficie Noticias de Gipuzkoa
Artea
Gaur hasiko da dFeria arte eszenikoen feria
dFeria arte eszenikoen feria gaur hasiko da Ez dok hiru bikoteatroaren Euskarazetamol antzezlanarekin. Emanaldia 16:30ean izango da Lugaritz kultur etxean. Dantzaz konpainiaren 1.01 obra 18:30etik izango da ikusgai Gazteszenan eta Sutil konpainiaren Avenida Dropsie lana, berriz, 20:30etan Victoria Eugenia Antzokian. Eguneko azken emanaldia Producciones del Mar taldearen Camarada K izango da eta 23:00etan hasiko da Antzoki Zaharrean. dFeria uztailaren 4ean amaituko da.
- Patxo Telleria eta Mikel Martinez, Euskarazetamol-aren mendean Irutxuloko Hitza
- Hiribide bateko bizimodua Berria
- dFeria inicia su camino por la Avenida Dropsie El Diario Vasco
- Avenida Dropsie adapta el cómic de Will Eisner para escrutar la vida en la gran ciudad Noticias de Gipuzkoa
- La brasileña Avenida Dropsie abrirá una nueva edición de dFERIA Gara
Antzerkia
Axular Lizeoak eta Binahi SLk lortu dute Gazteen Antzerki Topaketako obra onenaren saria
Guztira, 32 antzerki lan aurkeztu dituzte Donostiako 21. Gazteen Antzerki Topaketara, horietako 13 junior mailako lehiaketara eta beste 11 senior mailakora. Junior mailako obra onenaren saria Axular Lizeoko Seixinbol lanak lortu du eta senior mailakoa, berriz, Binahi SLren Los pasos lanak. Bi kategorietako talde artistiko onenaren saria Zurriola Antzerki Eskolarentzat izan da. Antzezpen onenak Pasai Lezo Lizeoko Hor nonbait eta Teatraigo taldearen Un día cualquiera lanekoak izan dira. Ezezagunok taldearen La tía Juana obrak aipamen berezia lortu du.
- Axular Lizeoa eta Binahi SL taldeen antzezlanak, irabazle Irutxuloko Hitza
Musika
"La Traviata" opera emanaldia eskainiko dute Principe zineman
Londreseko The Royal Opera Housen eskainiko duten La Traviata opera emanaldia izango da ikusgai gaur zuzenean Principe zineman. Verdiren lanaren emanaldia 20:00etan hasiko da eta hiru ordu inguruko iraupena izango du. (Noticias de Gipuzkoa)
- La Traviata operaz gozatzeko aukera, Principen Irutxuloko Hitza
- La Traviata, desde Londres, en directo El Diario Vasco
|