|
Gizartea
Gerra Zibilekoak izan daitezken gorpuzkiak aurkitu dituzte seigarren zubiaren eraikuntza lanetan
Donostiako seigarren zubia eraikitzeko lanean ari diren langileek hiru gorpuzki topatu dituzte astelehen arratsaldetik. Auzitegiko medikuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak ari dira ikerketa lanetan, eta baieztatu gabe badago ere, gorpuzkiak Gerra Zibilean fusilatutakoenak izan daitezkeela adierazi dute. Indusketak direla-eta, zubiaren eraikuntza lanak geldirik egon dira gune horretan astelehenaz geroztik, baina gaur arratsaldean normaltasunez hasiko direla jakinarazi du Udalak.
- 36ko gerrakoak izan daitezke Burdinezko zubiko gorpuzkiak Irutxuloko Hitza
- Se sospecha que los tres cadáveres hallados junto al Urumea datan de la Guerra Civil El Diario Vasco
- Hallan junto al Urumea restos que podrían pertenecer a tres fusilados de la Guerra Civil Noticias de Gipuzkoa
Garraioak
Donostiabusek autobusen azken irteera atzeratuko du udan zehar
dbus konpainiako autobusek 23:00 aldean egingo dute azken irteera uztaileko eta abuztuko astegunetan. Ostiral eta larunbatetan, berriz, 00:00ak inguruan irtengo dira azken autobusak. Gau txoriek ere beren ordutegia luzatu eta 01:00etik 04:00etara eskainiko dute zerbitzua. Halaber, Igeldorako autobus zerbitzua indartuko du konpainiak: 10:35etik 14:05era eta 17:35etik 21:05era ordu erdiro irtengo dira autobusak eta ostiral eta larunbat gauetan, berriz, 01:00etan eta 02:00etan abiatuko dira azkenak.
- Autobus zerbitzuek azken irteera geroago izango dute Irutxuloko Hitza
- Los autobuses, incluidos los nocturnos, incrementan sus servicios a partir de hoy El Diario Vasco
- Los autobuses urbanos amplían su horario desde hoy hasta el 31 de agosto Noticias de Gipuzkoa
Gizartea
Hainbat harrera festa egingo dizkiete Sahara, Chernobil eta Errusiako haurrei
Udako oporraldia Donostiako familietan igarotzen duten Saharako, Chernobilgo eta Errusiako haurrentzako harrera festa uztailaren 29an izango da Alderdi Ederren. Hurrengo egunean Groseko Nafarroa Beherea plazan puzgarriekin eta jokoekin egingo diete ongietorria. Lehenago ere egingo diete harrera, izan ere, Groseko haurtxokoak Chernobil eta Errusiatik etorritako umeen aldeko festa ospatuko du uztailaren 8an eta Saharako haurren etorrera, berriz, uztailaren 22an ospatuko du.
- Uztailaren 29an izango da Saharako haurren harrera festa Irutxuloko Hitza
- La acogida a los niños saharauis y rusos centrará el Donostia Entremundos El Diario Vasco
- Los niños de Chernobil y el Sáhara protagonizan Donostia Entremundos Noticias de Gipuzkoa
Gizartea
Kalapie elkarteak bizikleta irteera antolatu du Añarbeko urtegira
Kalapie elkarteak iganderako bizikleta irteera antolatu du Añarbeko urtegira. Parte-hartzaileek Renferen Norteko geltokian dute hitzordua 09:00etan. Bizikletak furgonetan eramango dituzte Añarbera eta txirrindulariak beren kabuz bertaratu beharko dute. Añarbera hurbiltzen direnek 40 kilometroko ibilbidea egingo dute. Irteeran izena eman nahi dutenek 629271481 telefono zenbakira deitu beharko dute gaur edo bihar.
- Kalapiek irteera antolatu du Añarbeko urtegira Irutxuloko Hitza
Musika
Musika Hamabostaldiko arlo artistikoaren arduraduna izandako Luis Fernando Ruperez zendu da
20 urtez baino gehiagoz Musika Hamabostaldian lanean aritutako Luis Fernando Ruperez joan den igandean zendu zen. 80ko hamarkadan musika jaialdiko katalogoak eta iruzkinak idazten hasi zen, eta 1987an arlo artistikoko arduradun izendatu zuten. Lan horretan aritu zen duela lau urte baino gutxiago aurre-erretiroa hartu zuen arte.
- Fallece Luis Fernando Rupérez, el oído especial de la Quincena Noticias de Gipuzkoa
Antzerkia
Tanttaka Teatroak "Tatami" obra estreinatuko du gaur dFerian
Tanttaka taldeak Tatami antzezlana estreinatuko du gaur 23:00etatik aurrera Antzoki Zaharrean , dFeriaren baitan. Gorka Aginagalde eta Naiara Arnedo dira obraren protagonistak eta hegazkinean Tokiora doazen bi gazteren istorioa kontatzen du. Horrez gain, MamaCrea taldearen "¿Se puede?" antzezlana eta Occasion Dance Theatreren D-kod-R dantza ikuskizuna izango dira ikusgai dFerian. Lehena 16:30ean hasiko da Lugaritz kultur etxean eta bigarrena, berriz, 18:30ean Gazteszenan.
- Tatami: tentazioa, desioa eta bekatuen hegaldia Irutxuloko Hitza
- Filologoen arteko talka Berria
- Tanttaka estrena en dFeria Tatami, una historia de pasión, ternura y pecado El Diario Vasco
- Tanttaka se adentra en el vouyerismo y la incorrección política con Tatami Noticias de Gipuzkoa (I)
- La compañía Mama Crea debuta con Se puede, una obra de mirada clown Noticias de Gipuzkoa (II)
- Begiluze bat Tokiorako bidean, Tanttakaren Tatami lan berriaren abiapuntua Gara
- Ttantaka estrena Tatami, una historia erótica a 11.000 pies El País
Artea
Ricardo Ugarte artistak erakusketa zabalduko du gaur Koldo Mitxelena Kulturunean
Ricardo Ugarte artista pasaitarrak Itsas-burni erakusketa zabalduko du gaur Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan. Ugartek bere ibilbideko eskultura eta irudi grafiko esanguratsuenak bildu ditu erakusketan. Itsas-burni irailaren 5a arte egongo da zabalik.
- Burdinaren poeta Irutxuloko Hitza
- Sintesiaren ibilbidea Berria
- Ricardo Ugarte vuelve a Donostia El Diario Vasco
- El poeta del hierro que esculpe el mar Noticias de Gipuzkoa
- Itsasoa eta burdina batu ditu Ricardo Ugartek Koldo Mitxelenan zabaldutako erakusketan Gara
|