EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2009-07-02


Donostia Gaur, 2009-07-02

    02-07-2009, Thursday

Hirigintza
Hainbat lursail desjabetuko dituzte Errekalde eta Añorga arteko trenbidearen bikoizketa lanak egiteko
Errekalde eta Añorga arteko trenbidearen bikoizketa lanak burutu ahal izateko 3.000 metro koadro lur baino gehiago desjabetu behar ditu Eusko Jaurlaritzak. Desjabetu beharreko lursailen zerrenda argitaratu dute eta ikusgai dago Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan eta Donostiako udaletxean. Lurren jabeek 15 eguneko epea izango dute arrazoibideak aurkezteko. Lursailak eskuratzean, Errekalde eta Añorga arteko trenbidea bikoiztu eta EuskoTrenen geltoki berri bat eraikiko dute.
- 30.000 metro koadro inguru desjabetuko dituzte Topoarengatik Irutxuloko Hitza

Merkataritza eta Turismoa
Turismo bulegoek eskaintza zabalduko dute udan
Uztailean eta abuztuan Donostiara hurbiltzen diren turistek Alderdi Ederreko, Norteko geltokiko, Pio XIIaren plazako eta urte osoan zabalik dagoen Boulevard zumardiko turismo bulegoetan eska dezakete informazioa. Bakoitzak bere eskariari egokitutako ordutegia izango du baina bat edo beste egongo da irekita 09:00etatik 22:00etara. Zerbitzu hori eskaintzeko 17 langile berri kontratatu ditu Donostia Turismok, 23 pertsonako lantaldea osatuz. Gainera, bisita gidatuen kopurua handitu du: aurrerantzean egunero egingo dituzte 11:00etan eta 16:00etan. (Deia)
- Lau informazio bulego, bisitarien zalantzak argitzeko Irutxuloko Hitza
- Los turistas tendrán oficinas abiertas en horario continuo hasta las 22 horas El Diario Vasco
- Donostia Turismoa cuadruplica su número de informadores para el verano Noticias de Gipuzkoa

Administrazioa
Udan Udalinforen aurrez-aurreko bulegoak itxita izango dira arratsaldez
Udalinfo Udalaren herritarren arretarako zerbitzuak udako ordutegia du atzoz geroztik, eta ondorioz, 09:00etatik 14:00etara bakarrik zabalduko ditu ateak. Arratsaldetan aurrez-aurreko bulegoak itxita izango dira eta informazioa behar dutenek 010 telefono zenbakira deitu beharko dute. Udako ordutegia uztailean eta abuztuan egongo da indarrean.
- Udalinfo sólo atenderá por la mañana en julio y agosto El Diario Vasco

Gizartea
Euskal Fondoa elkarteko kideak El Salvadorrera joango dira lankidetza proiektuak aztertzera
Ainhoa Beola Udaleko Hizkuntz Normalkuntza, Berdintasun eta Lankidetzako zinegotzi ordezkaria Euskal Fondoa elkarteko beste hainbat kiderekin El Salvadorrera joango da asteburu honetan. Bertan, Udalak garatzen dituen lankidetza proiektuak bisitatuko ditu. Beolak emakumeez hitz egingo du Cuscatlan eskualdeko agintariekin eta gerran desagertutako umeez, berriz, Tacuba departamenduko ordezkariekin.
- Una delegación de Euskal Fondoa viaja a El Salvador para visitar proyectos El Diario Vasco

Zinema
"Harri magikoaren bila" filma izango da ikusgai euskaraz Antiguo Berri zineman
Asteburu honetan jarriko dute martxan zinema areto komertzialetan Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Filmategiak sustatutako Zinea euskaraz programa. Horren harira, Harri magikoaren bila filma izango da ikusgai ostiralean, larunbatean eta igandean Antiguo Berri zineman. Filma euskaraz bikoiztuta dago eta emanaldia 16:45ean hasiko da.
- Harri magikoaren bila filma proiektatuko dute astebukaeran, Antiguo Berrin Irutxuloko Hitza
- Zinea euskaraz ekimena asteburuan abiatuko da Berria
- Un circuito de cines vascos exhibirá a partir de este fin de semana cien filmes en euskera Deia
- Las proyecciones del programa Zinea Euskaraz arrancan este fin de semana Noticias de Gipuzkoa

Musika
Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoa izango da Kursaal Fundazioaren musika klasikoko denboraldiaren ardatzetako bat
Gidon Kremer biolinistaren umorezko ikuskizun batekin emango diote hasiera urriaren 17an Kursaal Fundazioaren musika klasikoko denboraldiari. Bordeleko Opera Balleta eta Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoa izango dira denboraldi berriko izarretako batzuk. Lehenak, Petrouchka, L'Apres-midi d'un faune, Le spectre de la rose eta Le sacre du printemps koreografiak dantzatuko ditu eta bigarrenak, berriz, Richard Straussen obrak interpretatuko ditu. Handelen heriotzaren 250 urtemuga gogoratzeko hainbat kontzertu izango dira, izan ere, Max Emanuel Cencic kontratenoreak eta Capilla Peñafloridak bere musika interpretatuko dute. Veneciako Orkestra Barrokoa eta Helsinkiko Orkestra Filarmonikoa ere Kursaalen izango dira.
- Hitzordu klasiko handia, Berlingo Orkestrarekin Irutxuloko Hitza
- La Orquesta de la Radio de Berlín regresa el 17 de enero a San Sebastián El Diario Vasco
- La Sinfónica de Berlín y el Ballet de la Ópera de Burdeos lucirán en el Kursaal Noticias de Gipuzkoa

Musika
Donostikluba 09 jaialdiak musika talde ugari ekarriko ditu Gazteszenara
Urriaren 2tik 10era egingo dute Donostikluba 09 jaialdia eta dagoeneko ezagutarazi dituzte bertan ariko diren taldeen izenak: Centrocampista, El Espiritu de la Golosina, Ama, La Bien Querida, Araña DJa, Los Punsetes, La Buena Vida, Lori Meyers, Moonplace DJa, Bobby Bare Junior, Hidrogenese, Extraperlo, Gilles Peterson, Estereotypo, The Requesters, Delorean eta Stereo MCs DJ Set. Kontzertu guztiak Gazteszenan izango dira.
- Donostikluba animará el otoño con un cartel de lujo Noticias de Gipuzkoa