EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2009-07-03


Donostia Gaur, 2009-07-03

    03-07-2009, Friday

Gizartea
Marmokek hiriko hondartzen inguruan jarraitzen dute
Udalak egunak daramatza Santa Klara uhartearen eta Kontxa eta Ondarreta hondartzen inguruan agertutako marmokak uxatzeko lanean, baina ez du arrakastarik izan. Egunero bi itsasontzi irteten dira sareekin marmokak harrapatzera baina emaitza eskasak ikusirik Udala Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkariekin bilduko da. Aurrez Azti zentroko ordezkariekin egin bezala, marmoken jokabideaz eta egoera honen aurrean egin daitekeenaz hitz egingo dute.
- Sareak ez dira nahiko badiatik marmokak uxatzeko Irutxuloko Hitza

Hirigintza
Abuztuaren 5ean zabalduko dute Santa Maria eliza
Azken 14 hilabeteak itxita igaro ostean, abuztuaren 5ean zabalduko dute Santa Maria eliza. Obren lehen fasean elizaren kanpoaldea eta barrualdea garbitu, erortzeko arriskuan zeuden harriak sendotu, estalkiak eta elektrizitate sistema berritu eta berogailu ekologikoa jarri dituzte. Lanak, besteak beste, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dituzte.
- Santa María se abre el 5 de agosto El Diario Vasco

Kirola
Karpov xake jokalaria Donostia Chess torneoan izango da
Donostia Chess nazioarteko xake txapelketa uztailaren 7tik 16ra jokatuko da udaletxean. Izar nagusiek Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua txapelketan hartuko dute parte, eta horien artean izango da Anatoly Karpov errusiarra. Beste hiru txapelketa ere jokatuko dira torneoan: Kutxa, Euskal Xake Eskola eta Gipuzkoako Foru Aldundia lehiaketak. Iñigo Argandeña eta Iñigo Martin donostiarrek txapelketa banatan hartuko dute parte. Xake partidak zuzenean ikusi ahal izango dira Donostia Chess torneoaren web gunean.
- Ohoreak ohore, Anatoly Karpov hiriko xake txapelketan izango da Irutxuloko Hitza
- Anatoly Karpov, en San Sebastián El Diario Vasco
- El ajedrez llegará al Balda en un mes Noticias de Gipuzkoa

Antzerkia
Inmigrazioa izango du hizpide gaur dFeriak
dFeria jaialdiak inmigrazioa izango du gaur hizpide, izan ere, Mirando al sur dantza ikuskizuna eskainiko dute 20:00etatik aurrera Victoria Eugenia Antzokian. Jaialdiko lehen ikuskizuna, ordea, Powiekszenie lana izango da. Bizitze-prozesuaz eta nork bere burua aurkitzeaz hitz egiten duen lana 16:30ean hasiko da Lugaritz kultur etxean. 18:30etik aurrera Paso doble dantza emanaldia izango da Gazteszenan eta 23:00etatik aurrera, berriz, Desdichado deleite del destino lan argentinarra Antzoki Zaharrean.
- Inmigrazioaren gaia ekarriko du Mirando al sur ikuskizunak Irutxuloko Hitza
- Loturak eta ohiturak Berria
- Una reflexión sobre la realidad de las migraciones llena de danza Donostia El Diario Vasco
- La danza disecciona el fenómeno de la inmigración Noticias de Gipuzkoa
- Creadores latinoamericanos, protagonistas en dFeria Gara

Literatura
34. Liburu eta Disko Azoka zabalduko dute gaur Gipuzkoa plazan
Euskadiko Liburu Ganbarak 34. Liburu eta Disko Azoka zabalduko du 11:00etatik aurrera Gipuzkoa plazan. Banatzaile eta editoreek 40 postu jarri dituzte eta bertaratzen direnek best-sellerak, nobedadeak zein klasikoak topatuko dituzte. Gainera, hainbat idazle izango dira euren lanak sinatzen, gaur esaterako, Pablo Muñoz Puertas coloradas lanaren egilea izango da 19:30etik aurrera. Halaber, Euskaltzaindiak Pirinioetako hizkuntzak. Lehena eta oraina erakusketa jarriko du uztailaren 12a arte zabalik egongo den azokan.
- Gipuzkoa plaza, kultur topagune Irutxuloko Hitza
- Una muestra sobre las lenguas de los Pirineos, novedad en la Feria del Libro de San Sebastián El Diario Vasco
- Toti y Vicente Verdú visitarán la Feria del Libro de Donostia Noticias de Gipuzkoa
- Zilarrezko Euskadi Sarien banaketarekin hasiko da Liburu eta Disko azoka Gara

Artea
"Hondatu gabe bizi" erakusketa zabaldu du Pello Irazu artistak Koldo Mitxelena Kurlturunean
Pello Irazu artista andoaindarrak Hondatu gabe bizi erakusketa ireki du Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan. Artistak 2005az geroztik egindako lanak eta erakusketa honetarako espresuki sortutako eskulturak, marrazkiak eta argazkiak jarri ditu erakusketan. Ikusleei pentsarazi egin nahi die Irazuk erakusketa honen bitartez. (Gara)
- Artearen paradoxa... Irutxuloko Hitza
- Ikusleak lan egin behar du nire obran Berria
- Caminos de creación El Diario Vasco
- El paseo multidisciplinar de Irazu Noticias de Gipuzkoa
- Pello Irazu expone obra reciente en el Koldo Mitxelena El País

Gizartea
Caritasek gazteentzako udarako lantegiak antolatu ditu
Caritasek gazteentzako lantegiak antolatu ditu uztailean eta abuztuan. Lantegiek hamar egun iraungo dute eta parte-hartzaileek 20 urte baino gehiago izan beharko dituzte. Izena eman nahi dutenek 943440744 telefono zenbakira deitu edo borondat@caritasgi.org helbidera e-posta bat bidali behar dute.
- Caritasek lantegiak antolatu ditu udararako Irutxuloko Hitza