EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2011-07-26


Donostia Gaur, 2011-07-26

    26-07-2011, Tuesday

Musika
Toots Thielemansek jaso du Donostiako Jazzaldia Saria
Toots Thielemans musikari belgikarrak jaso du aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria. Harmonika jotzailearen ibilbideari egindako aitortza izan da jazz jaialdiaren saria. Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak azaldu duenez, jazzak Europan duen maila ona izan dezan lagundu du Thielemansek.
- Doinu belgiarrarekin jotzen dut bluesa Irutxuloko Hitza
- Blues hizkuntzan mintzo naiz, belgikar azentuaz Berria
- Premio Donostia a un músico contaminado por el virus del jazz El Diario Vasco
- Entre la lágrima y la sonrisa Noticias de Gipuzkoa
- Toots Thielemans transita entre una pequeña sonrisa y una lágrima Gara
- Una armónica de despedida El País
- El Jazzaldia premia la trayectoria del legendario Toots Thielemans El Mundo

Garraioak
Norvegiako Snohetta taldeak irabazi du Donostiako metroaren sarrerak diseinatzeko lehiaketa
Norvegiako Snohetta taldeak diseinatuko ditu Donostiako metroaren sarbideak, berak irabazi baitu lehiaketa. Sarbideak hiru dimentsiotako egitura izango du eta altzairu herdoilgaitzez egina egongo da. Bestalde, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak metroaren proiektuan parte hartzeko eskatu die Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, hala egiten ez badute Jaurlaritzak ezingo diela kostuei aurre egin argudiatuz. (El Mundo)
- Arriolak metroa babes dezala eskatu dio Gipuzkoako Aldundiari Berria
- El estudio Snohetta resulta ganador del concurso de Diseño de las Bocas de Acceso del Metro de Donostialdea El Diario Vasco
- Diseño noruego para las bocas del metro donostiarra Deia
- Una marquesina que evoca el coral es elegida como boca del futuro Topo para Donostia Noticias de Gipuzkoa

Hirigintza
Arrasate kaleko bi etxadi oinezkoentzat egokituko dituzte
Arrasate kaleko bi etxadi, Hondarribia eta Bergara kaleen artekoak, oinezkoentzat eta txirrindularientzat egokituko dituzte datorren hilabetetik aurrera. 42 aparkaleku kenduko dituzte horretarako eta lur azpian sartuko dituzte egun kalean dauden hondakin- eta zabor-ontziak. Gainera, hainbat aulki jarriko dituzte. Foru pasealekuaren eta Bergara kalearen arteko etxadian ere aldaketak egingo dituzte, izan ere, aparkalekuak eta zamalanetarako guneak kendu eta bidegorria egingo dute.
- Dos manzanas de la calle Arrasate serán peatonalizadas a partir del próximo mes El Diario Vasco
- Los trabajos para peatonalizar la calle Arrasate arrancarán en agosto Noticias de Gipuzkoa
- Un nuevo tramo de la calle Arrasate de Donostia será peatonal Gara

Hirigintza
Hondartzetako eta euri-ibilguen uraren kalitatea hobetzeko saneamendu-obrak egingo ditu Udalak
Udalak saneamendu-obrak egingo ditu datozen hilabeteetan euri-urak ibaira heldu aurretik garbitzeko. Urtarrilean martxan jarritako planari esker, hondartzetako eta euri-ibilguetako uraren kalitatea hobetuko da. Udalak hiru milioi euro inbertituko ditu lan horien lehen fasean. Planaren bigarren eta azken fasea datorren urtean gauzatuko da. Planak Europar Batasunaren babesa du eta gastuen %80a finantzatuko du.
- Las aguas pluviales se depurarán antes de ser vertidas al río El Diario Vasco
- El Consistorio revisará y mejorará la red de saneamiento Noticias de Gipuzkoa

Dantza
Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketan izena emateko epea zabalik dago
Irailaren 4an Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketan parte hartu nahi duten dantzariek dagoeneko zabalik dute izen-emate epea. Parte hartu ahal izateko 16 urtetik gora izan behar ditu bikoteko kideetako batek, eta besteak 14 urte gutxienez. Izena emateko Donostiako Festak sailaren bulegora joan edo donostiakofestak@donostia.org helbide elektronikora idatzi behar da abuztuaren 24a baino lehen. (Irutxuloko Hitza)

Artea
Marc Chagall margolariaren obrak ikusgai Kubo-kutxa Aretoan
Marc Chagall XX. mendeko margolaririk handienetakoaren erakusketa zabalik dago Kubo-kutxa Aretoan. Margolari frantsesaren 139 obra daude ikusgai Chagall. Sens Dessus Dessous erakusketan. Urriaren 9ra arte egongo da zabalik erakusketa. Euskal Herrian Chagallen horrelako erakusketa bat antolatzen den lehenengoa da Donostiakoa. (Noticias de Gipuzkoa)
- Mundua hankaz gora Berria
- El mundo al revés de Marc Chagall El Diario Vasco
- Girando el mundo, sacudiendo las cosas, Marc Chagall crea un nuevo concepto Gara
- El mundo al revés de Chagall El País
- El caos colorista de Marc Chagall, en la Sala Kubo de San Sebastián El Mundo

Kultura
Kultura Ministerioak milioi bat euroko diru laguntza emango dio San Telmo Museoari
Kultura Ministerioak 1,05 milioi euroko diru laguntza emango dio San Telmo Museoari. Museo donostiarrak instalazio museografikorako, zerbitzuetarako eta margolanak eta bildumak zaharberritzeko jasoko du diru laguntza.
- El Gobierno central concede un millón de euros a San Telmo El Diario Vasco
- El Ministerio de Cultura destinará un millón de euros al Museo San Telmo Gara
- Cultura aporta 1,05 millones al Museo San Telmo El País