|
Leku izenak
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak ahalegin berezia egin du Donostiako bide, auzo, auzune, mendi, ibai, erreken eta, oro har, toponimoen izen ofiziala finkatzeko; beti ere, euskarazko, erromantzezko edo gaztelaniazko jatorria errespetatuz eta hizkuntza bakoitzeko grafia akademikoa erabiliz.
Ahalegin horren emaitza dira hemen aurkezten dizuegun 1995ean Etnogintzak egindako Donostiako Toponimia txostena PDF formatuan, 800 Kb, sarrera, (laburrago, hemen) eta horretan oinarrituta eratu dugun Toponimoen Datu Basea. Horrez gain, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak 1:15.000 eskalako toponimoak azaltzen dituen Donostiako Mapa argitaratu du.
|