Donostiako hiru damatxo Errenterian dendari,
josten ere badakite baina ardoa edaten hobeki,
eta kriskitin-kraskitin larrosa krabelin,
ardoa edaten hobeki.
Donostiako Gaztelupeko sagardoaren gozoa!
Hantxen edaten ari nintzala hautsi zitzaidan basoa
eta kriskitin-kraskitin larrosa krabelin,
basoa kristalezkoa.
Donostiako hiru damatxo, hirurak gona gorriak.
Sartutzen dira tabernara ta irtetzen dira hordiak,
eta kriskitin-kraskitin larrosa krabelin,
irtetzen dira hordiak.
Donostiako hiru damatxok egin omen dute apostu
zeinek ardo gehiago edanda zein gutxiago mozkortu,
eta kriskitin-kraskitin larrosa krabelin,
zein gutxiago mozkortu.
Donostiako hiru damatxo Errenteriko kalean
egunez oso triste ibili baina dantzatu gauean,
eta kriskitin-kraskitin larrosa krabelin,
baina dantzatu gauean.
Donostiako neskatxatxoak kalera nahi dutenean...
ama piperrik ez dago eta banoa salto batean.
Eta kriskitin, kraskitin,arrosa krabelin,
banoa salto batean.
Donostiako neskatxatxoak mandatuen aitzakian
mutilarekin egoten dira kalean jolaskerian,
eta kriskitin, kraskitin,arrosa krabelin,
pozez algara haundian.
Donostiarrak ekarri dute Getaritikan akerra
kanpandorrean ipini dute Aita Santutzat dutela,
eta kriskitin, kraskitin,arrosa krabelin,
Aita Santutzat dutela.
Donostiako arrantzaleak dira gizon txit guapoak
Gaztelupeko sagardoakin egiten ongi tragoak,
eta kriskitin, kraskitin,arrosa krabelin,
maiz bustirikan ahoak.
Arrosatxoak bost hosto ditu, krabelintxoak hamabi,
Mari Joxepa nahi duen horrek eska bezaio amari,
eta kriskitin-kraskitin, arrosa krabelin,
eska bezaio amari.