Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Afalondokoak
 
Afalondokoak

FESTARA

        Jose Bizente Etxagarai, 1832

        Musika: Raimundo Sarriegi

 

Doinua (MIDI) | Partitura (PDF) | Diskografia

 

        Arturo Campionek Jaiapolis esaten dio Donostiari, hots, Jaien Hiria, La Bella Easo nobelan.

        Aspalditik dator Donostiaren edo, hobeto esan, donostiarren festazaletasuna. Jatorri gaskoia dugulako omen gara garen bezain festarakoak zenbait sasi-antropologoren arabera. Baina festen debekuan ere ez da atzera gelditu gure hiria: sokamuturra debekatu zuten aurrena, gero San Juan sua (Plaza Berrian egiten zen festarik popularrena), aro modernoan txosnak debekatu izan dira...

        Beharbada, donostiarrena ez ezik euskaldun guztiok daukagu halako osagarri festazaleren bat: Waldo Frank hispanista handiak zioenez, euskaldunak jai-egun gehiago edukitzeagatik egin ginen kristau, eta Victor Gomez Pin filosofoak berriz nabarmenarazi du euskaraz jaio eta jaia oso hurbil daudela, euskaldunontzat jaiotzea jaia dela alegia.

        Jaietarako ginen jaio, nonbait.

 

        Festara!

 

Festarik behar bada,

bego Donostia!

Betikoa du fama

ondo merezia.

Bestetan ez bezela

hemen gaztedia

amaren sabeletik

dator ikasia.

 

        Festara!

 

Donostiarrak dute

aukera dohaia

urtero asmatzeko

festa bat berria:

beren modutxoa da

guztiz egokia

zernahi gauzetarako

arkitzen du gaia.

 

 

Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak