Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Mapa
 
Mapa
AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA

Zubieta

 

        Beldurgarri da Zubietan sartzea, gaztigu latza egiten dizu auzoaren sarreran kartel batek: «Kontuz!! Hemen euskaldunak gaitu...».

        Zer efektu egingo luke halako abisuak, erdaraz? Har dezagun umore aldetik.

        Esaldiaren amaiera ez da ongi irakurtzen. Hurbilduta ikusiko duzu «Hemen euskaldunak gaituzu» jartzen duela. Azken «zu» hori lehenagoko hitz batzuen gainean dago pintatua, eta duela urte batzuk handik ibilitakoak gogoan edukiko du agian «Hemen euskaldunak gaituk» zioela abisuak. Oraindik ez zuen Zakilixutek «gaitunk» asmatu.

        Euskara ikusgarri dago Zubietan, hala telefono kabinaren mintzoan nola jokoen lehentasuna adierazteko harlanduan, frontoian. Ez du pilota bakarrik maite Yoko-Garbi elkarteak.

        Herritarren euskaltasunak, askotan bezala, kontrastea egiten du administrazioaren jokabide linguistikoarekin, Donostia berreraikitzeko zina egin zuten zinegotzien omenez Aizpurua etxean dagoen oroitarria lekuko.

        Bi mintzaira, bi denbora: Zubietako elizak ere bi erloju ditu, bata kandandorrean, bi borobilduna, Lasartera eta Donostiari begira; bigarren erlojua atzeko paretan dauka, handiago, Usurbilari begira.

 

Frontoiko hiztegirako

 

Kontuz
Aquí congregados
Lehentasuna
Yoko Garbi

 

AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak