Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Mapa
 
Mapa
AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA

Mirakrutz

 

        Intxaurrondo zaharrean, baina gain honetatik oso hurbil, «Artzak-Ortzeok» elkarte gastronomikoa dago. Bi interpretazio posible: har dezadala dagoena, inori eskatu gabe, self service bat balitz bezala, edo Artzak hor dagoela.

        Hala da, lau pauso eginda gaude Artzak aurrean.

        Dudarik gabe, gure sukaldari nagusiaren jatetxeak egiten du ezaguna inguru hau Donostiaz eta are Euskal Herriaz kanpo. Dotore berriztatutako etxe zaharrean ikus liteke gure hizkuntzaren bilakaera ortografikoa: «Arzac Enea, 1897» eta behean «Arzak».

        Oraindik «Artzak» bilakatu ez bada ere.

        Aurrez aurre, beste espaloian, halako osperik gabe, apal baina garrantzitsu, Lotura Films daukagu, Juanba Berasategiren marrazki bizidunetarako ateliarra.  Lotura, zinemarekin eta euskararekin eduki du beti Berasategiren lanak: Kalabaza Tripontzia eta Ahmed, Granadako Printzea luzemetraiak, Fernando Amezketarra, Lazkao Txiki eta Txirrita telesailak...

        «Constitution Hill» esan izan zioten tropa ingelesek, «Uliako barrioa» esan zitzaion gero, «Alto Vinagres» bezala ezagutu dute XX. mende hasieran jaioek, «Mirakrutz» esaten zaio gaur egun gain honi. Izena, bertatik Santo Kristo ikusten omen zutelako Lezora erromes zihoazenek.

Lazkao Txiki, gidoia
Txirrita, gidoia

 

Kalabaza Tripontzia
Galtzagorri
Kukubiltxo

 

AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak