Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Mapa
 
Mapa
AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA

Martutene

 

        Martutene deskubritu zuena Celestin Latieul izan zen. Comet bizikleta saltzailea eta Donostiako beste dendari asko bezala, frantsesa zen. Latieulek elektrizitate eta argazkigintza alorrak landu zituen. Diru puska baten jabe eginik, Martuteneko Kasinoa eraiki zuen Maurice Versain eta Cevins-eko Baroia sozio harturik. Etxegintzari ekin zioten gero, eta beste bost eraikin jaso zituzten, Martutene villa estiloko etxe ederrez apainduz. Horrela bihurtu zuten auzo chic gustagarria. Clemenceauk desterraturiko Jean Louis Malvy ministro ohia, esaterako, bertako txalet batean jarri zen bizitzen. Zezen plaza bat ere egin zuten, eta haren mustera Munich-eko Tunkestaler orkestra ekarri zuten. Latieul jaunak bazeukan talenturik negozioetarako. Martuteneko leize zuloak aurkitu berriak zirelarik gertatu baitzen jokoa debekatzea, bestelako erakarpen bat bururatu zitzaion, Lourdes eredu harturik. Baina zurrumurrua zabaldu zen, eta Baron de la Torre gobernadoreak mehatxu gogorra egin zion, omen, Amabirjina agerrarazi egiten baldin bazuen, kartzelan sartuko zuela... Ondarretakoan, jakina. Lurdes-Txiki beste nonbait sortu zuten, eta agerpenik gabe.

        Aspaldi joan ziren garai haiek, dotorezia hartatik ez da gelditzen hipika eta zenbait etxe eder izandako besterik. Auzo chic izatetik auzo proletarioa izatera pasa zen, 1950ean aita Abarzuza kaputxinoak langile eta etorkinentzat egindako etxe merkeak direla medio.

        Baina «Martutene» esanda beste zerbait ulertzen da, proletario askoren halabeharrezko etxe amankomuna, garai batean «Ondarreta» entzunda gertatzen zenaren antzera: kartzela.

        Kanpoan debekatuak zeudela ere, euskarazko klaseak eman izan ziren kartzelan. Gerraondoko lehen barnetegia izan genuen, hain zuzen.

 

Martutene 1909an

 

Martuteneko Kursaala
Martuteneko beste Kursaala
Langileentzako etxeak musten

 

AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak