Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Mapa
 
Mapa
AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA

Kaia

 

        Zergatik esan ote zaio Jarana, Donostiako arrantzaleen auzoari? Esan izan da Harana izeneko batek eraiki zituela etxeak, eta haren izenetik, Haizkibel-dik Jaizkibel sortu den era berean. Jarana hitzak, bestalde, halako nahaste-borraste alai bat adierazten du gaztelaniaz... Auskalo nondik sortua den izena, baina Donostiako alderdirik alaiena izan da mendeetan.

        Arrantzale herrietan gertatzen den bezala, egunez emakumezkoak izan dira nagusi kaian: saregile, gatz emaile, saltzaile... Beraiek izan dira, Salcedo pregoilari ofizial ospetsua baino, hitza ozen eta harro bota duteneak, euskaraz. Aita Kardaberaz bat ere txundituta gelditzen zen emakume haiei begira, haien esana entzuten.

        Kai-harripen («kai-arriba» esan izan dute erdaldunek) Jose Maria Zubiaren oroitarria dago. Itsasoan galdu izan ez balitz, beharbada, ez zuen monumenturik edukiko. Alabaina, bizi zelarik egin zitzaion omenaldi bat Antzoki Zaharrean, 1861an, Zurriolan itokarrean zeuden arrantzale batzuk salbatu zituelako. Uda hartan Donostian zen Teodora Lamadrid aktore ospetsuak antolatu zuen funtzioa, Pirala historiagileak dioenez,  Mariren balentriak «ordura arte ezagutu ez bezalako zirrara» eragin ziolako. Amaieran Marik igo behar zuen jokalekura, txaloak hartzera. Lore-sorta bat eman zioten, Teodorari emateko. Jokalekura igo, eta hauxe bota zuen arrantzaleak:

        «Esto me han dado para tí».

        Eta loreak luzatuko zizkion, noski, hau esateaz bat. Orduan erakutsi zuen Teodorak bere talentuaren handia, erantzunez:

        «Para mí no, para tí».

        Eta loreak eskuan gelditu behar izan zuen arrantzaleak.

        Kaiak toponimia berezia dauka, aldakorra, ustebakoa. Txalupen izenetan ageri da, askotan, gure hizkuntzaren egoeraren adierazgarria.       

 

Andre donostiarraren erretorika
Jose Maria Zubia
Petra txardiñ saltzallia
Eskuban arrantza
Itsasoa erosi
Kaiean
Arrastarako baporeak
Barrio del delicioso vascuence

 

Kaian
Gipuzkoako itxastar aitonai laguntzeko
Mari
Gure prentsaren gurdia
Gure hizkuntzaren txalupa..

 

AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak