Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Mapa
 
Mapa
AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA

Amara

 

        Gaur egun Amara Zaharra esaten zaionaren azken etxea «Arranoaren etxea» zen, teilatu gainean duen apaingarriak hala bataiatuta, eta huraxe zen zibilizazioaren azken muga. Orain Amara Berri bezala ezagutzen duguna basamortua zen guztia, putzuz eta istilez beteriko eremua, Urumeak, arroa bideratu zioten arte, maiz hartzen zuena.

 

        Amara Zaharrak halako ospe berezi samarra eduki du hirian. Duela urte gutxi arte, «leihoak apurtu eta surtarako erabiltzen zituzten» entzun izan dugu esaten Saguesko jendearengatik; Amaran berriz «lepazuriak» bizi ziren, «zapatagorriak» alegia, hots, prostitutak. Jende xehea bizi zen bertan, eta Errepublika garaian anarkistak ziren nagusi.

 

        Amara Berrian dago urte luzez gure hizkuntzaren agerpen ororen debekugile izan zen Gobernu Zibila, egia esan oso erakargarri egiten ez duen eraikuntza gotor batean. Baina, maiz gertatzen den bezala, auzo zaharrago baten luzapena den auzo berri honen azpiauzo bat izan da berebiziko nortasuna eman diona inguru guztiari eta are hiri osoari ere: Anoeta.

        Atletismo pista bat izan zen gerraondoan, barnean piszinak eta futbol zelaiak zeuzkana. Frente de Juventudes erakunde falangistak kudeatua bazen ere, han jokatzen zuen hamabostero Lengokoak izeneko talde jubenilak.

        Gero belodromoa eraiki zen, gaur egun daukagun «kirolerri» hornituaren aitzindaria. Bertan egin zen lehen euskal kantaldi erraldoia, euskal irratigintzarako pauso garrantzitsu baten agerraldi ederra.

 

Nemesio Etxanizen gutuna
Peio Ospitalen hitzak

 

Amarako erriyua hazita
24 orduak euskaraz

 

AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak