Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Mapa
 
Mapa
AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA

Altza

 

        Altza gain batean dago, gainbehera labur bat eginda berehala daude altzatarrak Pasaian edo Donostian. Pasaiara lan bila jaitsi ohi ziren, Donostiara berriz baserriko produktuak merkatuan saltzera.

        Altzako mugan baina Errenteriako partean dagoen Bordaxar baserrian jaiotako Juan Krutz Zapirain bertsolaria —Brabanteko Genobebaren bizitza ehun eta hirurogeita hiru bertsotan eman zuena— Donostiara etortzen ziren baserritarrei esker bizi izan zela esan genezake. Hona hemen bere hitzak, 1867ko kontuak berritzen:

 

        «Bularreko haur nintzala, amarik gabe gelditu nintzan ni. Arreba zaharrenak hazi ninduan... besteren bularrean. Goizero plazara joaten ziran emakumeen bularretik hazia naiz. Emakumeak, plazatik etxera zihoazen garaian —goizeko hamarrak aldean— bidegurutzetara ateratzen ninduan arrebak, emakume haietakoren batek bularra emango ote zidan...»

 

        Altzak oso hurbil eduki ohi du Donostia; Donostiak Altza ez hainbeste. Bizkar eman izan diola ere esan genezake. Urrun zegoen Altza garai batean, Altzara hurbiltzea mendira joatea zen.

        Hiri politaren ospea dauka Donostiak. Alabaina, ugariak dira udalerrian egin diren zabarkeria urbanistikoak, hala nola Atotxako dorrea. Baina hiriaren barnealdean nabarmen izanagatik bakan samarrak diren hondatze hauek auzo osoak hartzen dituzte zentroa ez diren inguru askotan. Altza, La Paz, Larratxo... beste Donostia bat dira, gure hiriaren ederraz gozatzen duen turistak ezagutzen ez dituen zabarguneak. Auzook lehen bezain urrun daudela gaur egun ere, esan liteke.

        Joxe Garmendia, Andres Arrieta, Patxiko Arzak, Xaturdino Erauskin, Artzai Txikiya, Patxi Lazkano... bertsolari onak eman ditu Altzak. Baina guztien artean Joxe Manuel Lujanbio, Txirrita, gailentzen da. Hernaniarra zen jaiotzez, baina arreba zeukan ezkondua Altzan, eta hark hartu zuen, Gazteluene baserrian,  zahartzera egin zuenean. Bertan jarri zituen Txirritak bere bertsorik ospetsuenetako batzuk.

        Trenbideko ondoko azpiauzoan, Herreran, bazuen XX. mende hasieran Altzak zabaldegi bat futbola eta beste zenbait kirol egiteko egokitua. Garai hartako Anoeta bezelako bat zen, eta bertakoek «Jolastokieta» jarri zioten izena. Orain ere hala esaten zaio, baina lantegiz betea dago orube hura. Toponimo hutsa bihurtu da «kiroldegia» esateko hitz jatorra.

 

La Romería de Alza
Joxe Garmendia
Patxiko Arzak
Andres Arrieta
Artzai Txikia
Patxi Lazkano
Txirrita Altzan
Joan Mari Irigoienen poema

 

Villa de Alza
Haserre

 

AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak