Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Mapa
 
Mapa
AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA

Aiete

 

        Donostia inguratzen duten muinoetako bat dugu Aiete. Urteetan, batez ere hiria harresien barruan zegoelarik, Altza moduko bat izan da donostiarrentzat ingurune hau, urrun samar zegoen baserri multzo bat.

        Muino guztiak bezala, leku estrategikoa zen gerra garaietan. Borrokaldi gogor bat egin zuten bertan lehen gerrate karlistan, gero ospe handikoak egingo ziren bertsoak eragin zituena: Maiatzaren bosteko salidaren gainean. Askotan gertatzen den bezala, alde biek, hala liberalek nola karlistek, garaipena aldarrikatu zuten. Eta horretarako jartzen da lanean zabalkunderako aparatoa: bertso bikainak paratu zituzten ordainetan karlistek.

        Gerra berriago baten aztarna, Afrikakoarena, ikusten ahal dugu Aieten egun, eliza ondoko etxe baten izenean: Gurugu. Bertako semeren bat, han hila? Han egondakoren batek jasotako etxea?

        Tropa espainiarren hondamendia ekarri zuen lekuaren izena erabiliz sortu zen errepin, errepaina edo esaera bat, gaur egun ahantzi samarra. Bietara entzun izan dugu:

 

                «Gu ta gu ta gu, ta azkenean... Gurugu!»

                «Gora gu ta gora gu, ta gero... Gurugu!»

 

        Aiete, seguru asko aietetarrek hala nahi izan gabe, politikari egon da lotua ia gaurdaino. Borrokaldi batek unibertsalizatu zion izena, gero Espainiako erreginak hartu zuen bertan egoitza, eta azkenik Franco diktadoreak ezarri zuen bere gobernua uda oro, hari eraiki zitzaion jauregian...

        Ez dakigu Francok euskara ikasteko ahaleginik egin ote zuen, baina gauza segurua da Maria Cristina erreginak euskarazko klaseak hartu zituela bere jauregian. Irakasle, hau ere ez dakigu kontratatua edo doakoa edo udalak saritua, Gaspar Otaegi izan zuen, bertako apaiza. Ez omen zuen asko iraun erreginaren euskaltzaletasunak...

 

        Garai bateko baserrietatik izena besterik ez da gelditzen Aieten, kale berrietan eta etxe multzoetan.

        Txaletek eta parke teknologiko handi batek osatzen dute egungo Aieteren ageriko nortasuna. Besteak beste, Miramon izeneko parke moderno hau ezaguna egin duena bertako jatetxea izan da. Joxe Mari Arbelaitzek kudeatua, eredu bihurtu da kalitatean. Eta jakiari ematen dion tratu gozo berdina hartzen du bertan euskarak, bai ahoz, bai idatziz.

 

Maiatzaren bosteko salidaren gañean
Amabi millen kontra bi milla ta erdi
Aieteko berri
Aieteko jaietan

 

Prozesioa
Franco Aieteko Jauregian
Miramon jatetxea

 

AIETE ALTZA AMARA ANTIGUA AÑORGA ATEGORRIETA EGIA GROS
IBAETA IGELDO INTXAURRONDO JAI-ALAI KAIA KONTXA LOIOLA MARTUTENE MIRAKRUTZ
ONDARRETA PARTE ZAHARRA SAN MARTIN UDALETXEA ZENTROA ZUBIETA
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak