|
Donostiako
hiztegi baterako
ALESPANU
HARTZEN!
Damua
adierazteko esaera, kanika jokotik heldua.
ANIMA
HILA
Ur
azalean flotean egotea, hila bezala.
APULLIAN
Arraun
bakarrean boga egitea, arrauna popan jarrita. Ondarruan «dzingan»,
Bermeon «singan, singeten».
ARRANPULLA
Aitajaunak
bataioetan sosak botatzen zituen umeentzako, eta hauek zalapartaka
eta elkarri bultzaka egiten zuten laster biltzeko. Bota, «arranpulla»
botatzen zen. Bildu ere bai. Luzapenez, merke eta handika saldu
edo erosten denean, edo, besterik gabe, hartzen denean. Biltzeko
hobeto gaudela, alegia.
ATOAJE
Ondra
tiratzea, zerraldoaren jarraigoa.
BEJELA
«Bezela»,
kaiko hizkeran.
BELEARENA
EGIN
Ordaindu
gabe alde egin. Brakaman, Pello Espaiñ, Martzial Zikiñ,
Eltzekondo... adituak.
BILBON
ZAPO DANA, DONOSTIAN BE ZAPO
Inguru
dotoreagoak ez duelako dotoreago egingo (bilbotarrek ez dutenez
Web hau ikusten...)
DONOSTIAN
DONOSTI, GOROSTIAN GOROSTI
Zabiltzan
tokian, egizu bertakoek bezala.
DONOSTIAKO
NESKA TXATXUAK
Piperra
falta delako aitzakian beti kalera behar duten horiek. Izugarrizko
zalantza sortzen du kantu honek Berez, «Donostiako neskatxatxoak»
omen, baina... ez ote dugu bertsio hau sexismoaren aurka egindako
«manipulazio positiboa»?
EHUN
TA EHUN BERREHUN, GORA ASTIARRA!
Astigarragakoen
gerrako irrintzia. Eta gero independizatu egin ziren...
ERREPONPA
Kostan
jota bueltan datorren uhina. Horregatik ez dute nahi patroiek
kostaldeko kalea estropadetan.
EZ
DAUDE ASTO GUZTIAK IGELDON!
Edo
zoro guztiak Santa Agedan. Funikularrak aurrena, eta autoek
ondoren, lanik gabe utzi dituzte astoak. Gaur ez dago astorik
Igeldon. Pentsa: euskaldunak ere, %60a besterik ez dira!
GANBARO
Ganbara
batean entsaiatzen zuen musikaria. Luzapenez, ihauterietako
musikaria, viola da ganba joko ez badu ere.
HARRI-KOSKORRA
Itsasora
murgiltzeko mota bat, gorputza bil-bil eginda.
HEMEN
ALUE DANA, DONOSTIAN ERE ALUE
Beste
batek esaten ahal zuen: «Honyarbiin zakila dena, Donostian
ere zakila». Donostia bezalako leku dotoreetan dotore portatu
behar dela suposatzen da, ez alu eta ez zakil, baina «berez
behar Villabonakoa».
HERRIKOXEME
Oso
zaila definitzen, espiritualtasun hutsa. Inoiz, txapela urdina
jantzi ohi zuen. Iriyarena entzun eta dantzan hasten zen sehaskan.
Herrikoalabarik ez dago.
IRUTXULO
Marzelino
Soroak zioenez, Donostiak txulo gehiegi zeuzkan, Irutxulo izena
hartzeko. Eta kurtsibaz ematen zuen txulo hori, garbi geldi
zedin zertaz ari zen.
IZKINTXOA
EGIN
Soka-muturrean,
idiari adarkada huts eginaraztea.
JOXEMARITARRA
Usandizaga,
adibidez. Edo Iparragirre, Venezia Txikia esan ziolako Donostiari.
Baina ez da preziso Joxemari izatea joxemaritarra izateko...
Hasiera batean Santa Marian bataiatutakoak edo hango parrokiakoak
omen ziren joxemaritarrak. Zein ote luke femeninoa? Marijoxepatarra?
KABUXA
EGIN
Eskolan
jakite greba egin, maisuaren edo maistraren galdera guztietan
ez jakinarena eginez. Biltzar demokratikoak onartua eta aho
batekoa izan behar zuen. Beldurgarria.
KAXKARINA
«Siendo
Bayona, en el siglo XII, una villa de población eminentemente
gascona y procediendo de allí la mayoría de los
nuevos pobladores, nada tiene de extraño que San Sebastián,
desde sus primeros años históricos, se viera marcado
por un sello de neto gasconismo. Este se manifestaba en todos
los órdenes, desde la lengua hablada que durante
siglos fue el gascón hasta las instituciones mercantiles.
Tal sello se advierte incluso en el carácter propio de
los donostiarras, que, en contraste con la gravedad vascongada
de sus circunvecinos, tienen un aire jovial y despreocupado,
por lo que con palabra vascuence se les suele denominar cascariñas,
esto es, cabezas ligeras.» Jose Luis banus y Aguirre. El
San Sebastián de antaño. San Sebastián-Donostia,
1988.
KOLKOENEKO
HONDARTZA
Kontxakoa.
Ba ote?
KOSTAR
Donostia
ez beste itsasertzekoa.
KOXKERA,
-O
Hasiera
batean, San Bizenten baitaiatutakoa edo horko parrokiakoa, joxemaritarren
aurkaria. San Bizente elizako paretan koxka handiak zeuden,
eta beharbada horregatik, umeek hortxe nahi pilotan. Gero edozein
harri bihurtu zen koxka, eta koxka haiek maite donostiarrek.
Harresiak bota zituztenean, apurtutako koxkak kristalezko kutxatiletan
gorde zituzten, erlikia gisa. Gaur dena berdindu da, elizako
pareta eta inguruko lauzak. Eta, hau bai xelebrea, debekatua
dago San Bizenten pilotan aritzea.
KURRUTAKO
Garai
bateko señoritoa, zenbat gaztelania zekien erakusten
ibili behar zuena.
LABETAKO
Lauetako,
arratsaldeko hamaiketakoa.
LAPAMERKE
Kostarrek
donostierrei erantsitako lelo burlosoa, «Donostiarra lapamerke!»
Ez haserretu, beste batzuk «lapazorrixak» dira-eta.
LEBITADUNA
XIX.
mende erdi aldeko kurrutakoa. Bruxadunaren antonimoa. Ez du
zertan joxemaritarra edo koxkeroa ez izan.
LENTA
Itsaspe
igeri egitea, auspo erantsirik gabe.
LUZE
Arraunketa
lasaia, baina palada luzetan.
MUKIZERA,
-O
Umeei
dagokiona, mukizuei.
OLLANKA
DONOSTIKO MANDIEN, EGUALDI TXARRA ESPERIE
Bermeoko
arrantzaleen esaera. Ortzadarraren hanka besterik ikusten ez
dugunean, «ollanka» ikusten dugu. Manda, mandie, alde
edo ingurua da. Orkolagaren jakinduria zeukaten Bermeon, tresneriarik
gabe.
OPILA
EGIN
Bainatzen
ari denaren arropa dena nahaspilatzea, bereziki mangak eta galtzak
korapilo gogorrean lotuta. Eta toalla, jakina. Grazia handia
egiten dio bainuzaleari.
OPIL
GOXUA
Ongi
estutu ez ezik, korapiloak txakur kakaz barnizatzen direnean,
«opil goxua» egiten da: eskuz ezin askaturik, hortzez
saiatzen da bainuzale amorratua alkandora askatzen, eta orduan...
Orduan opilgileek honela kantatzen diote, urrun samarretik badaezpada
ere:
Opil goxua
jango dezu,
bai,
berriz etortzen
bazera.
Ze uste zenduben,
Debara juanta
zezena toreatzea?
SARRI
Arraunketa
bizia, palada ugarikoa.
TENPLOX
Edo
«celador de templos», uniformean zeraman txapak zioenez.
Bedel moduko bat, kandelak itzali eta ateak ixteko ardura zeukana.
TTUN-TTUNA
Danbolina,
eta luzapenez txistularien musika.
TXURIZKO
Gauean
inozoak ikaratzeko azaltzen ziren fantasmak, sagardotegietatik
gehienetan. Maindiretan bilduak, eta hortik izena.
XANKAME
Señorito,
eta horretan gu nagusi, «Donostiar xankamiak!» mesprezuak
adierazten duen moduan. Lizardik «Enaiz baserritar, / txankame
kaletar / kaskariña baizik» dio bere buruagatik.
Zarauztarra zen: alde gutxi.
ZANBULLA
Igeriketa
mota bat, azaletik itsaspera zuzen eginez kaitik botatako sosaren
bila.
ZIRIRIKU
Orain
«su-ziri» esaten diote kultuek.
|