Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Egia kronologia: 1876-07-21

Bilinchen obian

 

Franzisko Lopez eta Alen

1888

 

¡Nundikan nora topa nezake

Lira bat guztiz alaya!

¡Nundikan nora kantatutzeko

Zure oroimengarriya!

¡Nundikan nora gaur nik topatu

Musa bat guztiz eztiya,

Gozatutzeko zure samiñak

Ta zure doai aundiya!

¡Nundikan nora, penaz banago!

¡A Bilinch maitagarriya!

 

Ez du lurrean iñoiz topatu

Gizonak paketasunik,

Baizik zerura begiratuaz

Jartzen danian besterik:

¡Zer da soro bat ¡ai! ez badegu

Ikusten lorez jantzirik!

¡Zer da gizona arki-ezkero

Munduan bakar-bakarrik!

¡Eta zer dira gauza guztiyak

Jaungoikorikan gaberik!

 

Au ekartzen dit nere gogora

Izan zenduben bizitzak,

Igarotua seaskatikan

Menderaturikan gaitzak.

¡A Bilinch! ¡Bañan nola etorri

Artzen zenituben gauzak!

Etzuben aintzat artzen beñere

Pare gabeko biotzak,

Nunbait leguntzen zitubelako

Zure barrengo otoitzak.

 

Dijoanian arrano aundia

Egatzen zabal aidian,

¡O zer aguro ibildutzendan

Aundi izanagatikan!

Dituztenean gizon argiyak

Eriotzaren orduan,

Laja oroitza penagarriak

Jayo ziraden tokian,

¡Alaxen ere aben izenak

Egatzen dute munduan!

 

Eta zuria, Bilinch maitea,

Euskaldunaren artian,

Gizaldietan azalduko da

Donostiakin batian.

Ama euskarak zaitu maitatzen

Beti bere magalian;

Eta izarrak gau illunean

Diz-dizatzeidan antzian,

Diz-dizatzendu zure izenak

Bizitu ziñan lurrian.

 

Gaur nago emen zure parean

Zu illa ta ni bizirik,

Aldare baten aurrian nola

Egoten geran geldirik;

¿Zer dakigu guk, lurren gañean

Gaudenok iruditurik

Au eta ura orla dirala,

Ez badakigu oraindik

Illak zer diran, iñoiz beñere

Bizirik daudenen gandik?

 

¡A Bilinch, nola atsekabeak

Ez izan emen gerala!

¡Nola ez izan samiñak eta

Beste gauz asko onela!

Zuk izan arren ¡ai! ixuriyak

Malkoak emen zeundela,

¡Nork zuk añian ayek legortu!

¡Nork farrez farrez bezela!

¡Bazirudien gaitzak zure gaiñ

Jaunak jarri zitubela!

 

* * *

 

¡O zer bakarrik! ¡O zer ixillik!

Ez gaitu iñork galazten,

Ez ta choriyak or datozenak

Urrutitikan kantatzen;

Gora beiratu, bera beiratu,

Etzaitut iñon arkitzen,

Etzaitut bada nik nai ainbeste

Nere gogoan sentitzen,

¡Bañan nork daki Zeru ortatik

Baldin banazu ikusten!

 

 

mapa: Egia kronologia: 1876-07-21
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak