On Marzelino Soroari
Juan Ignacio Uranga
Euskal-Erria, 1902
Bere lekutik irten nayian
daukat biyotza goraño,
joan zeradela jakindu det gaur
bañan ez dakit noraño;
jostalariya izana zera
On Marzelino gaurdaño,
jostiruditar maisu oberik
ez da izandu zu baño.
Zure izkribu fargillechuak
nonai didade autuak,
askotan egon izan oi gera
far egiñikan aurtuak;
begiyetatik isuri zaizkit
masail gañera malkuak,
guztiz samiñak dira neretzat
begi ertzeko gaurkuak.
Oraingotikan oso gogorki
sartu zerade gaitzera,
etorri da gaur zure biziya
betiko guztiz aitzera.
¿Aingeruchuak jachi al dira
zure anima zaitzera?
Ori ez dakit, pena det bañan
zu mundurako ¡ill zera!