Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
kronologia: 1906

Mintzatu danok euskera

 

Cayetano Sanchez Irure

El Pueblo Vasco, 1906-08-10

 

Anchiñetako lege santuak

beti izanik onenak,

Euskal-erriyan oraindik ere

bizi dituzu onenak

arrunt pozkiro gordetzen ditu

euskaldunaren barrenak

Ama euskera mintzaturikan

fede aundiyan gaudenak.

 

Zori oneko arbol tantayak

arkaitzak eta mendiyak

Euskal-erriko usariyo ta

izkuntzen gordelariyak

ala baserri, baso ta soro

gure oroimengarriyak

Ama euskera erlerik gabe

mintzatzen diran tokiyak.

 

O! euskaldunak ishil ishillik

uriyan gaudezenak len

asi gaitezen Ama euskera

leku danian mintzatzen

izkuntz oberik mundu onetan

zall dezulako topatzen

oraindik ere bestien buru

au dezulako azaltzen.

 

Fede onian baldin guziyok

oso betetzen bagera

usai gozotan bizituko da

aurrera Ama euskera

anchiñetako lege santuak

azaldurikan ostera

oñ paraturik galban dabillen

zale ez geran izkera.

 

 

 

kronologia: 1906
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak