¡Agur!
Argia, 1921-04-24
[...]
Apezpiku jaunari agur mamitsua!
Agur sutsu bat Euskalerriko izparringi ta alaizkingi (periodiko ta errebista) guziei, Argia-ren orrialdeak gogoz eskeiniaz. Agur euskaldun guziai, ta lagundu diguten eta lezakekigutenentzat, ayentzat agur, ta biyotzaren giñar-giñarra! Ez bitez lekoreratu, begoz gurekin, illunabarrak goibeldu ez ditzan. Gure etxean izango dute zer esan, zer edan, zer ikusi, zertaz bizi, non etzan, zer maite...
Gure etxe ta atariyetara gatoz: Euskalerrira. Ta Euskalerriak, ¿ez du euskerazko papertxo bat merezi? Euskaldun geyenak ziaroko zurtzetan gaude gai ontaz. Utsune ori betetzera dator gure lana, ta entzun: gogo barrengo utsuna bete dezaketenak, edo artarako leyatzen diranak, ez dira noski arbuyatu bear, gutxigo berriz, inkurriyopean gaitzetsi.
Esan oi da, euskerazko gogo-lanak alperrikakoak dirala, euskera ortarako gai eta zoar ez dalako. Orixe dasakenari, oraintxe alderdi egokia datorkiyote, gure lantxoa ikusita, bere iritxi makurra ayenatzeko.
Orain arterañoko euskerazko lan ederrak, irabazi duten toki garayan begoz; gure lana beragokoa da; lurraren axalean ibilli nai giñake, oraindik ortxen daude ta euskaldunen abarka ta mantarrak; bañan astero-astero irakurri ezkero gure papertxo au, gure irakurle maiteak asko ikasi dezakete, uste gabeka ta pittin pittinka eragin oi direlako nagusi izena daramate gizarteko jakinbide guzik.
Agur jaunak, ta laxter arte.