Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Zentroa kronologia: 1960-08-21

Agurea eta itsasoa euskaratzeko

 

Jose de Arteche

Agurea eta Itsasoa. Ixaropena, 1960

(Hitzaurretik)

 

        Esku artian daukazun itzulpen onekin ba det zer ikusi. Patxi Itxaropenak etziran pakerik ematen udaberritik.

        —Joan ari Hemingway'rengana eta eskatu akiok baimena bere nobela euskeraz argitaratzeko.

        Bere aldetik ere, Aita Goenaga ari zitzaidan

        —Egingo didazu mesede ori, Artetxe.

        Hemingway oso zala zezen-korrida zalia, danak dakite. Udara iritxi zan. Jakin nuan abustuko korrida egunetan Hotel Maria Cristinan egoten zala. Baita ere itz egin Doña Maria, Dunixi idazlearen emaztearekin. Doña Maria bait da Hotel orretako zuzendari argia.

        Hemingway agertzen zanian albistia emango zirala agindu ziran. Baita, igande eguardi ondo batian zintzo asko teleponoz abixua eman ere. Hemingwayk, alegia, korrida bukatzian hotelian agertaldi bat egingo zuala.

        Joan nintzan astiro hotelera. Bertako saloi zabal eta ederrak utsik zeuden. Udara igande arratsalde artan iñor etzan agertzen. Denak noski korridan ziran.

        Alako batian gazte erren bat, beste bi lagunekin. Exeri eta zezenetzat itz egiten azi ziran. Errena esagun zitzaidan: Julio Aparicio toreadoria. Txalo jo eta morroiari ur mineral botella bat ekarri zezala agindu zion.

        Aizkenean toreadore bat agertu zan. Bere urrezko trajea autsita zekarren. Izerditan zegoan. Azentsorera joan zan zuzen-zuzen. Andik pixka batera beste toreadore bat urre morez jantzita. Besteak aña etzuan arriskatu noski. Trajea ikuitu gabe zekarrela esan ziteken. Korrida bukatua dek, pentsatu nuan.

        Alaxe zan, jakiña. Jende apañez betetzen azi ziran saloiak. Alako batian Hemingway bizarduna agertu zan. Doña Mariak gerturatzeko kiñu egin ziran. Baño etzan errexa idazlearekin alkarrizketa. Ez bai nintzan ni bakarrik bere zai. GaÏera, automobilla zai zeukan. Biarritz'a bait zijoan berealaxe.

        Ate ondoan jarri nintzan ausarki. Eta aterako zan une artantxe bertaratu nintzaion. Baita ere itz gutxitan esan bear zana.

        —Mendi inguru oetako izkuntzan agertu nai litzake zure El viejo y el mar. ¿Baimena ematen al-dezu?

        —Nik ez daukat ezer euskaldunen kontra (Yo no tengo nada contra los vascos) —erantzun ziran ia ber-bertan begirazun adiskidetsu biguin batez biltzen nindularik.

        Eta berialaxe:

        —¿Ondo egiña al-dago traduzioa?

        —Bai, oso ondo gañera.

        —Egizue ba nai dezutena. Nere abogaduari eskribitu akiozute.

        —¿Nora eskribitu bear da?

        Eta eiskeñi nion pluma eta baita Buenos Airesko eguneroko bat, beste paperik esku artian ez nuan da. Baita berak azkar asko eskribitu ere paper ertzian.

ALFRED RICE 640. 5th AVENUE

       

        —Eskerrik asko.

        Alkarri eskua eman genion eta estutu.

        Eta an joan zan beste lagun batekin arrimaillpean atea irikita zai zeukan automobil distikorrera.

        [...]

 

 

 

mapa: Zentroa kronologia: 1960-08-21
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak