Peio Ospitalen hitzak
Euskal Kantagintza berria 1961-1985
Pako Aristi. Erein, 1985
Jaialdi hori oso inportantea da. Hortik aurrera beste neurri bat, beste itxura bat hartu zuten jaialdiek. Hor zerbait piztu zen, eta gero, nik uste, toki askotan, Anoetan bizi izan genuen giro hori bera sortu nahi izan dela, eta batzuetan piska bat artifizialki. Han gertatu zena esplosio bat bezala izan zen, inork ez zekien aurretik zer gertatuko zen. 11.000 pertsona sartu ziren, kanpoan ere gelditu ziren, eta hor zerbait pasatu zen, hori beldurgarria izan zen. Gero ikusi da jende anitz jaialdietara joaten. Gero talde politikoak sortu ziren eta gauzak aldatzen, nahasten hasi ziren.