Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Zentroa gaiak: Irratigintza

Berri on bat

 

Aloña

El Pueblo Vasco, 1932-02-25

 

        Aspalditik amets gozo bat bezela gure buru barruan jiraka zebillen asmo bat, laster betetzeko bidean jarri zaigu.

        Ez da txantxetako asmoa.

        Irratizkiñez, radioz, astean ordu bete osoa euskeraz egitea.

        Au irakurri utsakin, bururatuko zaizute, noski, zer lan egoki, zer zabalkunde eder ta zenbat añako aurrerapena eman gentzaioken gure izkuntzari.

        Radio San Sebastian-ek badakizute nola egunero bialtzen duan bere abotsa ludi guziak entzun dezan. Ba, leku orretatik bertatik, berak pozik guri utzita, euskal abotsa, ludiko bazter guzietara, zabalduko degu.

        Ludi guzian entzungo dan euskerazko ordu betea!...

        Bertatik itz egingo dute gure sendagille euskaldun iaioenak. Erakutsiko dizkigute berak dakizkiten sendakintzarik egokienak.

        Gure eresiaren alde jardungo dira eresgillerik ospatsuenak.

        Eresiak entzungo dira alde orotan, gure abeslaririk onenak abestuaz. lau abotsetara, abots bakarrera, emakume, gizonezko, guzietatik izango dira.

        Ipuiak orain, ta gero itz-neurtu zarrak aztertuko ditugu ta, auen ondoan, oraingo bide berrietatik dijoazen olerki xamur, legun, eztitsuak izango dute lekua.

        Barkar izketa jostallu par egilleak alaituko dituzte ordu orretako aldi batzuek.

        Bein parrez, urrena itun; abesti aliakorraren alboan atsege edo bulartsua.

        Ludiko berriak, mendiko gauzak, kirolak, guziak jakingo dituzute izlaririk onenen bitartez.

        Orra itz gutxitan gure asmoa.

        Euskaltzale guziak ziur gaude pozik artuko dutela berri au garrantzi aundikoa baita...

        Oraindaño baserrian, sukalde zokorako gordeta bezela aurki dan gure izkuntza zar au nora dijua?

        Amets gozo bat bezela gendukala asmo au esan degu lenengotik.

        Zer diozu, irakurle? Ez al da berri au amets bat?

        Arazo orren gain au baldin badegu lenengo izparra, agian, isekaz diogula usteko dezu. Baña, ez; sinista zazu. Aste asko baño len, zeure etxean edo besteren batean irratizkiña entzuteko tresna bat badaukazu, entzungo dezu eusko abotsa.

        Emen, Donostiko Eusko Gaztediak artu du bere gain lan au ta Bazkun onek egiten dituan gauzak, ez dira beñere ez izekaz ta ez txantxetan egiten.       

 

 

 

 

mapa: Zentroa gaiak: Irratigintza
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak