Musika gaztea
Arantxa Gurmendi
Zeruko Argia, 1965-10-10
Orain arte leku txikia genuen gazteok Zeruko Argian, bainan orri osoa dugula esan didatenian oraingo musikari buruz sekzio berri bat sortzea bururatu zait.
Beti ari gera sinestu naiean euskaldunak ez gaudela antziñako oiturari lotuak; bear bada gauz batzuetan orrela izango da baiña nere ustez beste batzuetan oso lotuak gaude eta musika da auetako gauz bat, garrantzizkoena ez izan arren. Batzuek euskaldun izatea atzeratuen gauza dala sinestu arazteko aski da.
Gazteak gaur eguneko doñuak abesten dituzte (batzuentzat ez dirala atsegin badakigu, baiña ez nua gaur orretaz itz egitera) eta euskaldunok euskeraz abestekotan antziñako soñuetara jo bear degula edo ta bestela erdeldun abestietara salto egin, orrela gure izkuntza baztertuaz, oraingo gazteen tartean gure burua izentatu nai badegu beñipein.
Egia esan, ba dira abeslari sakabanatu batzuek, beren barrenean dei au entzunda esnatu egin diranak eta abesti kontua berritu nai dutenak, baiña egia esan oso gutxi dira eta gaiñera zerbait atzeratuak daudela esan bear...
Mundu guziko izparringi eta errebista guzietan sortu diran musikatzaz zabaldunde izugarria egiten da, euskeraz berriz ezer ez.
Nik esaten detana auxe da: ezin al da gazteentzat izatera dijoan orri onetan zati txiki bat gorde, noizik eta bein, Euskalerrian diran «abesti ariñetako» abeslarien berriak zabaltzeko, eta gaiñera orain arte jende guziak gazteleraz edo inglesez abesten dituen abesti oiek euskeratu eta zabaldu, jendeak ikasi ditzan?
Emen dezute nere iritzia, eta beste baterako utzi gabe emen baita ere gaurko abestia oso famatua egin da gure irratietan prantzesez eta gazteleraz. Abesti onekin France Gall-ek Eurobisioko lendabiziko saria irabazi zuen. Ona emen euskeraz, musika jakingo dezute noski, proba egin zazute letra onekin eta ikus zein ederki aterako zaizuten.
EZKO PANPIN DOÑU PANPIN
Ezko panpin bat naiz ni
doñuzko panpin bat
abestietan daukat biotza
ezko panpin doñu panpin.
Areto panpin bat baño
obea ala okerragoa naiz
nere bizia zeru urdiña da
ezko panpin doñu panpin.
Abestietan jartzen det
biotza dan bezela
ta abotsa entzuten da
alde guzietan batera.
Nere urre entzuten det
zatar panpiñen parra
nik abestuz dantzan diranak
ezko panpin doñu panpin.
Zorarazten uzten dira
bai edo ezetz batentzat
maitasuna abestietan dago
ezko panpin doñu panpin.
Abestietan jartzen det
biotza dan bezela
ta abotsa entzuten da
alde guzietan batera.
Nik ez det beñere jakin
abesten maitasunari
nola izan diteke ori
ez ba det euki maiterik
Ezko panpin ez bakarrik
doñu panpina baizik
nere urrezko mototsen azpin
ezko panpin doñu panpin.
Maitasunez nai det jakin
berriro
ezko panpin doñu panpin.