Fermin Imaz eta Txirritaren sesioa
Antonio Zavala
Fermin Imaz. Bertso guziak. Auspoa, 1963
Fermin Imaz eta Txirrita adiskide izandu ziran, bañan azkenerako sesio gordin bat izan zuten alkarrekin.
Zertaz ta nola asarretu ziran, alkarri jarri zizkioten bertsoak aditzera ematen dute.
Bañan zerbait geyago jakin nayean Txirritaren illobari galdetu, ta ara iya itzez itz zer erantzun zuan:
«Garai artan Txirritaren kontu zegoan San Tomasetan Teatroko bertsolariai deitzea; ari enkargatzen zioten.
Beti, edo askotan beintzat, Fermiñi deitzen zion, beste batzuekin batera.
Urte batean, ordea, garaiz azaldu etzalako-edo, etzion deitu.
Imazek, ordea, bazuen deituko ziolako ustea, ta traje berria egiña zuen ango jornalakin pagatzeko asmotan, ta ezin pagaturik gelditu zan.
Easo kaleko Bar Manuel ortan, txaketa berria artu ta bere asarrean arrika bota zuen esanaz:
Zerekin pagatu bear det nik orain au?
Ta bertsoak jarri zizkan gure osabari.
Jai goiz batean Errenterian azaldu zan bertso-paper oyek saltzen.
Baita ere gure osabak ordañak jarri. Beti bezela neronek kopiatu nizkan. Etzan bera saltzen ibilli. Besamotzari ta asteasuar bati eman zizkien saltzeko...»