|
Petra txardiñ saltzallia
Bitoriano Iraola
1888
Treñerua kaiera
goizian goiz aldera
txardiñ preskuarekiñ
sartzen bada,
naiz mototsa zintzillik,
bi saltuan ixillik,
lendabiziko Petra
kayian da.
Ekatzu baldetxo bat,
baña ongi betia,
Martiñ, nere maitia,
txestu ontan;
segiduban kalera
juan nariyen saltzera,
esnatubaz daudenak
oraindik lotan.
Txardiñ berriyak,
bizi-biziyak,
txestu ontatik zaizkit juaten;
mokaru goxo preskuagorik
Dukiak ere ez du jaten.
Ez da ostaturikan
artzen ez dubenikan
udako fruta eder
ontatikan;
ez det ezagutzen nik
gustatzen etzaionik
bakar bat, esateko,
oraindikan.
Zartayian prejitzen,
zabal-zabal jarriyak.
txardiñ berri biziyak
masiyakua;
eta beren mamiya,
gogorra ta loriya,
lupiyarena baña
gozuagua.
Txardiñ berriyak,
bizi-biziyak,
txestu ontatik zaizkit juaten;
mokaru goxo preskuagorik
Dukiak ere ez du jaten.
Sagardotegiyetan,
goiz eta artsaldetan,
an ere txit ederki
dira jartzen;
brasa bizi-biziya,
estalirik guziya,
biatz puntak erriaz
dira artzen.
Eta lenaz emanak
badira bi gatz ale,
nola ez izan zale
aietara?
Prejitubak, erriak,
zeiñ baña zeiñ obiak,
goxuak dira alde
denetara.
Txardiñ berriyak,
bizi-biziyak,
txestu ontatik zaizkit juaten;
mokaru goxo preskuagorik
Dukiak ere ez du jaten.
Ollagor ta eperrak
dirala txit ederrak
txiki txikitandik det
adituba;
baña mokadu fiña
txardiñ bizkar urdiña,
atze aldetik ondo
okertuba.
Arranbarrill gañian
jarritzian erretzen.
begira irrikitzen
beregana.
Ez da nolanaikua,
alafedetakua,
Galiziyan kapoitzat
jaten dana.
Txardiñ berriyak,
bizi-biziyak,
txestu ontatik zaizkit juaten;
mokaru goxo preskuagorik
Dukiak ere ez du jaten.
Ara goian Benita
txeletaka jarrita,
txokaturikan dago
farrez lertzen;
baña begira orri,
koloriak zer gorri
aitatu detalako
zaizkan jartzen.
Oraiñ zubengandikan,
penaz utzirik dana,
nere aurrarengana
nua etxera.
Pixoiala txuriyak
badaukazki bustiyak.
mudatu ta bularra
ematera...
Txardiñ berriyak,
bizi-biziyak,
txestu ontatik zaizkit juaten;
mokaru goxo preskuagorik
Dukiak ere ez du jaten.
|
|