Itsasoa erosi
Kaiko etxapeetan zeuden Arbiza, Etxekalte eta Korkoia, hotzak eta goseak akabatzen. Arbizak, amets egiteagatik:
Zuek zer egingo zenukete millonarioak bazinate?
Nik egingo nuke kaloia haundi bat zuek bientzat! erantzun zuen Etxekaltek.
Nik berriz erosiko nituzke hogei panaderi eta munduko haragi guziak!
Isilik gelditu zen Arbiza, gogoetan. Noizbait, Etxekaltek:
Eta hik, zer egingo huke diruarekin?
Nik itsasoa erosiko nikek!
Zertarako behar dek itsasoa? Korkoiak, harrituta.
Uxuala bihurtzeko!