Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
mapa: Kaia

Arrastarako baporeak

 

Jose Elizondo

Euskal-Esnalea, 1926

 

        Arrastarako sarez dabiltzen ontzi edo bapore aundiyen arrantzu-lana era bitarakoa da; batzuk bakarka, ta bestetzuk biñaka edo parejaturik ibiltzen dira,

        Arraste arrantzu-lan onetan, arrastarako bear zan sarea zabaldu, erabilli ta jazotzeko ontzi bakarraren ala aski etzalako, bapore biren partxoa edo alkarkera bear izaten zan.

        Biñaka edo partxoan ibiltzen diran bapore oek arrantzurako bear dituzten tresnak ona nolakoak diran.

        Arrasta-sareak, banda bi, boka, saku, kortxo, berunak eta maixtra deritzan buya bear ditu.

        Buya edo sare-maixtra, sarea ziaro onduratu ez dedin ta sareboka edo sarrera izan ditekean zabalen edo erekien eukitzearren bear dan kortxo bat da.

        Oez gañera, sareak malleta edo kalamentua deritzan soka bat ere bear du; sok au, rollotan bildurik izaten da, ta sare bakoitzari onetariko sei edo zazpi rollo egozten dizkiote. Rolloa, bosteun edo seireun brazako burnariya (alanbrea) izaten da.

        Bapore oek, beren arrantzuaren asieran kostatik gaur dabiltzen baño urrago ibilli oi ziran, baña arraya kanporagotu zayetelako, berak ere kanporago kalatu bear izaten dute.

        Beren asi-berri artan, Gaixtelu'n, Bastar-kantilla'n edo Kostarkala'n beren sarea botata arraya naiko atxitzen zuten. Gaurko egunean kala-toki oetatik eun milla ta geyagoko bidez kanporago joan bear izaten dute; orrela dala-ta, len eramaten etzan jela edo izotza arrayak era onean iraun dezan eraman bear izaten dute.

        Oek atxitzen zituzten arrayak, legatza, barbariña (salmonete), lenguadu edo xabalua, sapua, olarra, gorrixkoa, perloya, zigala, katu, pinpiño, kolayo, ta beste arrai-mota anitz izaten ziran; baña oek guzien artean geyentzukoa legatza izaten zan.

        Sarea botata arrastan zeramatela iru edo lau orduan berari oratuaz ibiltzen ziran; orretarako arkaitzean trabatuta gelditu ez zedin, kontu edo zaipe aundiyakin ibilli bear izaten zuten. Zenbait aldiz, zaipe edo kontu aundiz ibilliagatik arkaitzari elduta urratzen zitzayen; orduan, urratutako sarea jasota, ordez, zeramatena uretara botatzen zuten.

        Lendabiziko sarea bota ondorean, berari soka ta kableak (burnariak) erantsi bear izaten dizkiote; orretarako kablea edo burnaria, jartziyaren atzetik iragatzen (pasatzen) dute.

        Aparejo reala edo raku deritzan sarea jasotzeko, palo edo bel-agayak muturrean burnizko uztai bat izaten du.

        Esan degun denporan arlaste-sarea ur-azpian erabillita gero jasotzen dute, ta artzen duten arraya, bakoitza bere mota edo klasekoekin izan dedin, bear dun lekuan berexita ipintzen dute, ta artzen dan toki urruñetik portura presko edo eze eldu dedin jela (izotza) botatzen die.

        Sarea botata beraren eustayak (burnari edo kableak) uke eginta sarea galdu etzedin, sare amai edo bukoan (azkentsuan) boza zeritzan txikota edo soka labur bat erabilli oi zan.

        Sarea goratzerakoan ontziyak bear zan bira errezago egin zezan, boza edo txikota askatu bear izaten zan.

        Portura eltzen ziranean, arraya kai-gañera edo mollera ateratzeko kakoz (gantxoz) edo eskuz beartzen ziran, ta aterata gero, za1dizko gurditan artuta saltokira (bentara) eramaten zuten.

        Oek guziak egintakoan, berriz itxasoratzeko bear zituzten elikagarriak (alimentuak), makinerako ikatza ta gañerontzeko guziak artuta, etxeratzeko maitaro-irrikiya beren gogoan illarazita, itxaso makurrarekin egunero oi zuten borroka berriztaratzera joaten ziran.

 

 

 

mapa: Kaia
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak