Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
gaiak: Eskola

Ikastetxea? Aitzakia!

 

Biona

El Pueblo Vasco, 1932-12-03

 

        Ori badakigu. Ikastetxietan aztutzen dute umeak euskera. Eraztuna, zigorra ta bazkaldu gabe gelditzea zer dan badakigu. Makilla buru gañean ikusi ezkero, eguerdian bazkaririk izango ez dutela jakin ezkero alik eta lasterren utziko dute edozein izkera nunaiko mutillak. Zer ba!

        Ikastetxea dala-ta, ordea, aitzaki geiegi izaten dute guraso epelak. «Eskolan asi ezkero aztu egiten dute euskera» esaten dute gurasoak.

        Zer dala-ta esaten dute ori, ordea? Beren burua barru-barrutik ateratzeagatik: guztien aurrean errugabe agertzeagatik. «Nai degu baña... eskola ortan erderaz ikasten dutela... beren artean euskerarik ez ta...»

        Aitzakia! Beti aitzakia. Errua beti bestien lepora. Alde guzietan umeak euskeraz egingo baluteke, gurasoak ez luteke zer egin aundirik izango euskeraganako maitetasuna gertzeko. Orain, lan egiñaz, erakutsi bear da maitetasuna. Nai degu esatea, ezer ez da; egiten degu, esan bear da. Ikastetxera juaten asi baño lenago bezela, gero ere euskeraz egiten badiozu etxean zure semeari, ez du euskerarik aztuko. Erdera ikasten errurik baldin badago, ezarri zaiogun ikastetxeari; baña euskera azteak duan errua zurea bakar-bakarrik da, guraso. Erru orren lotsa ez dizu iñork kenduko: ez aitzaki billa ibilli.

 

 

 

gaiak: Eskola
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak