Erritarren lepotik parre egitea
Luzear
Argia, 1925-12
Irratentzule guzien laguntza eskatzen dezute, ta orreri ongi deizkiot; laguntza ori ematea bidezkoa baita. Zuek, ordea, irratentzule oyei zor zayen begirapena izan bear diezute. Eta baserritar-nekazari asko irratentzule oyetakoak ez al dira? Orra, ba, lengo egunean (igande-gabean, uste det) baserritar itxuraz erdera-mordolloz bakarrizketan ari izan zanak nekazarioi begirapen aundirik ez diela erakutsi zuan. Euskal-Erriko txoko geyenetan tximistindar-olak agiri izanda, zaldindarra (caballo de fuerza) zer dan ikasteko aña buru ez ote dute gure nekazariak? Orren jakingeak ote dira?
Irratizkiñez olako gauzak entzuten dituzten atzerritarrak gure eusko-erriatzat zer usteko dute? Baserritarraren lepotik parre-egitea geure erria beratzea ez ote da?
Baserritarren laguntza iristeko bide okerra dezute ori, gañera. Gipuzkoar guzien laguntza iristeko nekazariai dagozkien gayak ere irredatu bearko dituzue: lugintza gayak, perietako berriak eta abar, eta euskeraz irredatu ere. Irratizkiña, norberaren erritarren lepotik parre egiteko ezpaita asmatu, erritarrai jakintza zabaltzeko baizik.