Ua, ua...!
Joseba Zubimendi
Union Radioren lehen euskal irratsaioko agurra
1932-03-04
Ua, ua emendik, otsa,
abill azkar, pizkor, abotsa!
Gure izkuntzan agur laztana,
ludiko euskeldun danorengana,
ortxe dijua.
Ua... ua...!
Eusko erriko anai danori
eman akiok laztan beroa
Bere barrendik irtendakoa
dek gaurko oyua:
Ua... ua...!
Agur esaiok eusko orori,
aberats, txiro, zar ta gaztea,
emaiok azkar, abots nerea,
agur bero bat anai danori.
Ua, ua emendik, otsa!
Napar erriak gaur bere elean
entzungo dik de anaikorra,
joari azkar, abots pizkorra!
An maite aute biotz betean
Bizkai aldeko anai leiala
ire zaik zeok, abots nerea.
Esan akiok izkuntz maitea
berriro pizten ari gerala.
Joari arin, egazka, bizi,
arabatarren biotz erdira
oyu egiñaz: garaiak dira,
ire izkuntza dek lendabizi!
Zuberotarra, ernai dagona,
abil laxterka! ire zai ziok.
Laburdikoaz maitatuz biok
egingo ditek arrera ona.
Mendi, erreka zear or ua
oyuz beteaz bazter guziok;
eusko irrintzi alai dagiok
gure eleko zantzo berua.
Ua... ua!
Itsas barean edo larrian
dabillen eusko arrantzalea
agurtu ezak, abots nerea,
lagun akiok bere lanian.
Agur! esaiok mendi gañean
dagoen eusko artzaitxoari,
itxaropenez azkar joari,
abill abotsa, egiñalean!
Egunsentia ta illunabarra
ikus oi duan nekazaria,
oitura oneko gizon garbia,
agurtu ezak, abots azkarra.
Agur! esaiok seaska ondoan
abots ixillez kutuntxoari,
abesten dion ama onari,
eusko seme bat zeukak alboan!
Aiton zimurra urtean zamak
makurtu duan zar atsegiña
agurtu ezak. Gure alegiña
ta itxaropena eorrek damak.
Ez adi aztu aundikiaren
jauregi apaña barrun sartzea,
ta beartu zak gure elea
miña orotan ibiltzearren.
Ua, ua emendik, otsa,
abill azkar, pizkor, abotsa!
Gure izkuntzen agur laztana
ludiko euskeldun danorengana
ortxe dijua.
Ua... ua...!