Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
gaiak: Irratigintza

Euskera radioz

 

Aloña

El Pueblo Vasco, 1932-03-08

 

        Igarotako asteazkenean, euskerazko asteroko ordubetea, irratizkiñez, radioz, zabaltzen asi ziran.

        Bagiñakigun erri guzietan zai-zai zeudela, ta beldur giñan ez ote zan geienen gogoa beteko. Baña entzunda gero, guzien atsegin dala ikusi degu.

        Itzaldiak labur eta egokiak izan ziran. Olerkiak berdin eta eresi abesti gauzetan zer esanik ez.

        Alde askotatik iritxi zaizkate eskutitzak zorionak emanez, ta orain gogo geiagokin jarraitzeko asmotan dira.

        Datorren asteazkenean, zortzietatik bederatzietara bitartean izango da berriro euskerazko ordu bete ori.

        Len entzun dutenak badakigu berriro entzuteko zaleturik daudela, ta entzun ez dutenak, berriz, gogo geiagokin.

        Aste onetan Lizardi olerkari sarituak itz egingo du ta ¡jakiña! bereri entzuteko gogo bizia dago alde guzietan. Abestiak ere lengoak bezela edo, agian, obeto.

        Beaz, badakite, radio entzuteko tresnaren bat dutenak: ¡asteazkenean zortziretan!

       

 

 

gaiak: Irratigintza
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak