Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
gaiak: Kantagintza berria

Nere guitarchoari

 

Rosario Artola

1889

 

Nik guitarcho bat baidet

maite eta lagun,

au juaz pasatzen det

denbora chit legun;

nola denok grazi bat

zerbaitetan degun,

berarekin pentsatzen

nago gau ta egun.

 

Denbora pasatzeko

gauz oberik ezta,

onekin non-nai jartzen

det nik naiko festa;

bakarrikan bera da

noranaiko orkesta,

au aitzez iñorchore

aspertutzen ezta.

 

Triste nagoenian

bera det pozgarri;

zenbait bidertan ere

aushen det igarri;

onekin alegriya

pasatzen det sarri,

soñua juaz eta

gañera kantari.

 

Gitarra jotzez ez naiz

beiñ ere aspertzen,

berarekin biotza

oso zait zabaltzen;

eta memoriya 're

chit asko argitzen,

onekin det zorion

guztiya arkitzen.

 

 

gaiak: Kantagintza berria
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak