Egunaria ta ikastegia
Ormetse'tar P. A.
Euskal Esnalea, 1917-05-15
Aurtengo Jorrillaren 15-ko Euskal-Esnalea-n Arbelaitz eta O. de A.-k gauza bi orreri ekin dautze. Egunari ta ikastegi euskerazkoak, euskerien aldekoak dira. Eztirela esan eta onduteko, euskeldun ez bestelakorik eztago.
Arbelaitz-ek diño, egunari (diario) euskerazkoa nok idatzi badagola ta euskelzale sakel diruz beteak bere bai, ta euskera errazean egin ezkero asko barreatu ta irakurria izango litzakela. Zeugaz nago. Arbelaitz, euskeldun orrek, batu ta lanean ipiñteko bidea aurkitu egizu.
Kirikiñok bidera urten dausku ta diño: nok idatzi egon leiteke, baña gaur bear dan lez egitekoak «eztakit» dagozan. Barriz nok irakurri ta dirua aurkitutea gatxago direla.
Orixe da euskeldunen orantzurarteko ustea. Urtetxuak dira: zalburdi baten niñoela, ta zeozer egitearren, albistari edo aldizkiñgi euskerazkoa irakurten asi nitzan. Aldamenean neukan euskeldun ezagutu bere egiten enaben bat, beti egoan aldizkiñgiari begira ta zeozer esan gurarik lez. Ori ezaguturik, ara emen zer jazo zan gitxi bat gora bera:
Gura izan ezkero irakurri zeinke esan neutzan.
¿Zer da gero bereu? erantzun eustan.
Euskerazko albistaria.
¿Euskeraz bere egin leike?
Asi lenengoan eta azkenera begiratu egiozu ta beorrek esango dautzu.
Geroago esan eustan:
Alantxe da; euskeraz bere albistaria egin leike.
Orain arteko euskeldunik geienen buruetan sakon sartuta dago, Etxeberriak Jorraillaren 30ko Euskal Esnalea-n dinonan lez, «euskeria ezertako ez dala», ez bakarrik aldizkiñgi zeregiñetan, ezpabere edozetan. Gexo ori nundik datorren gauza ezaguna da. Erbestekoak onetara datozanian, esaten dabe «euskeria gatxa dala» ta abar. Orretarikoak euskeria ikasten asi orduko, ori ta beste euskeraz ezer ezin leikiana ta onelako esateak guzurtetako jazoerak sarritan ikusten dira. Badagoz euskerazko itz bat bera bere ezekiela onetara etorri, ta gaur izketan euskelduna ala erdalduna dan igerri ezin leikioenak: Oztera badira euskeldun jaio ta euskerea aztuta dagozala gauza aundia balitz lez agertuten dabenak bere. ¿Orrenbestean edo orren antzera euskerea zapalduteko, esan ete leike euskeldunen odola galdu dala? ¿Nun dira S. Iñezio, Txurruka, Berriotxoa ta beste euren antzeko bulartsuen ondorikoak? ¡Egunaria baño gauza gatxagorik asi ta jarraitu eztala! Egia esateko, orain arte euskeldun askok, berton bizi arren, erbestean zeregin asko euki dabe ta gaur bere albestean zelan dabizen ta zer egiten daben jakin eziñik ardura ta alegin geiago ipiñten dabe, etxeko joan-etorrietan baño. Ondo da urkoaz gomutau, bera maitetu ta lagundutea, baña ez or esan direnak lez. Baita badira, besteeri txarrik egin baga euren etxea lenengo jazotea gura dabenak, eta izan leitez lengo bideak itxi gura dituenak bere. Guztien artean egon leitez laukodun eta beste egunari batek bear dituan gauzak ondo atondutekoak.
¡Irakurlarik elitzatekela egongo! Gipuzkoan baietz nago. Euskal jolas edo festak lantzien uri baten egiten ditue, ta urtetxuak direla, Lourdes-era osteria egiñda Donostiara eldutakoan, esan euskuen, biamonian Ernanin Euskal-festak egozala. Bertara joan giñian eta guztiak an ikusi genduzan tarikoak badira euskeldun irakurlak egongo direlata nago, gaur bear dan lako egunaria egin ezkero. Uri atan ikaratuta geratu nitzan, ez elexan euskerazko esataldia egin eta beste eusketazko ta euskaldun gauzok entzun eta ikustiaz, ezpabere antzokiko (teatro) zeregiña euskeraz izatiaz. Ta ¿nun? Udaletxean, ayuntamentuko etxean. Meza berriya ta abar. Ori jazotako errietan, Kirikiñok diñoan bestean euskerea ilda ezin egon leite, ta egunaria esan dan lez egin ezkero, biziko litzateke.
Bestetik ikusten dogu, neguaren urrengo udaberrian landarak diran lez, txitian pitian euskerazko gauza barriak agertuten direla.
Ganera, Kirikiñok eztot uste esango dabenik, erderazko egunari guztiak, euren egiñaz bakarrik bizi direla. Egi edo guzur sarriten entzuten dogu: «arako eguneria ulijaun aberatsena da, bestela jausiko litzateke...»
Len euskeria jausten itxi dautzen aberatsak sakela zabaldu dayela, ori baño oba eztiran gauzetan egiten data.
Egunaria gaur urten daian, bear da, Elkano itxasgizon bulartsuak, lurraren sokondoak ezagututera joan zanian egin ebanen antzeko bear unea. Itxasoetan ziger joan orduko bere ustea betetara, Maria guztion Ama zerukoari eskini eutzezan elduten zan erri guztietako lorak. Alantxerik egin eban. Lurraren inguru guztian ibilita gero atzera etorri zanian, egal guztietako lora-mueta batu al izan zituan guztiakaz egiñdako txortea (ramillete) emon eutzan.
Aldan bestean orixe egin bear da. Eztot esan gura, Mariari eskini bear gatxakozala, naita ori egitea ondo izango litzatekean, ezpabere euskeldun bananduak alkarreganatuta guztien artean egunaria egin leikiela baño.
Orretarako «bular sendoa», epeltasun bakoa, gauzak aurrera eroateko bestekoa, sakel laukoz betea, orpoetako gatxik eza ta ganera, Kirikiñok esan gura dabenez, «bizkortasuna» bear dira.
Katalanak bere, gure antzera lijegozan, euren elia mendietan bakarrik ebela. Gaur La veu de Catalunya egunaria argitaratuten dabe, ta ez Auñemendian (Pirineos), ezpabere Barcelonan. Ori lako edo antzeko eztakit zenbat geiago bere argitaratuten eidabe. ¿Euskaldunak beste orrenbeste zer dalata egin ezin giñaike?
O. de A.-k ikastegietarako liburuak gura ditu. ¿Katalanak Agaka (silabario) ta otako gauzak euren elian ete daukez?
Kirikiñok diño egunarien usteari eragitea ondo dala. Alan da. Edozer gauza bastertu ezkero, lizundu, ugertu ta ondatu egiten da. Orretan dagoz euskeldun eta erdeldun euskeria ainbat ezagututeko erara egotea gura dabenak. Ostera euskeria bizitea nai dabenak, euskerea mendi, ibar, elexa, bakartetxe, ikastegi, etxe, jauregi, ikastola, zelai ta egal guztietara eldutea gura dabe, gaste ta zar, jakitun eta ezjakin, andiki ta otsein, aberats eta ezeuki, aldun eta menpeko, guztiak aintzat eduki daijen.
Egunokaz Bilbaon jazo diran gauzakaz, zeozeren itxaropena euki leike. Eurari agur pozkarizko bat.