Euskerak gorbata jantzi du?
Luis Mari Mujika
Zeruko Argia, 1964
[...] Au ikustean, segiduan esan dut: «Euskerak gorbata jantzi du». Eta arroxka-arroxka esan ere, nire pozamena ongi miaztuaz. Nire mai gaineko Il Tempo edo Osservatore Romano egunkari edo periodikuak bezin apain edo modernu ikusi baidut ia-ia. Ondoren beljikatar batek esan dit: Anche i baschi scrivite sulla moda (Euskaldunak ere jazkeraz modaz idazten duzute). Bai, bertako fotografiak eta beste erakus dizkiot, eta bereala esan; Adesco anche noi mettiamo cravata (Orain guk ere gorbata jazten dugu)
[...]
Berritu, bai. Gaurko gogoa eta pentsakera eman tankera modernuetan. Nire iritziz euskaldun jarraitzeko ez da bearrezkoa txapela edo ezpartziñak ibiltzea, euskera agoan eta gaurko modaz ibiltzea baño... Euskera politikan, ekonomian, literaturan, eta ez goldeaz edo laiaketaz jardun bear danean bakarrik...
[...]