Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: DONOSTIARKERIAK

Beste bat

 

        Periko Bixar batelaria zen, gaztetan Eulalia infantaren baineroa izan zen arren. Baina zeukan jenio biziagatik zen ezaguna. Halako jenioa edukita, noski, zirikatzailerik ez zuen falta

        Bazekien puxka bat irakurtzen, eta eguraldi onarekin, pasaiariarik ez zeukanean, kazeta edo izparringia irakurtzen egotea gustatzen zitzaion kaiko arranpla ondoan.

        Haren atzean jartzen ziren zirikatzaileak, eztul eginez, edo hizketan, edo galderaren bat luzatuz, Periko Bixarrek irakurketaren haria gal zezan.

        Baita galdu ere.

        Altxa, egunkaria mila txiki puska egin, eta agur moduan:

        —Baniak beste bat erostera!

        Eta hala egiten omen zuen. Baina hura bakean irakurtzeko modua egingo zuen. Txalupa hartu eta putzuaren erdira, marrajoetatik urrun.

 

 

ogi-gainekoak: DONOSTIARKERIAK
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak