Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: DONOSTIARRA BERE BURUAZ

Joxe Mari

 

K. G.

El Pueblo Vasco, 1932-XII-3

 

        Donostiarra zan, kaxkarina, zertxobait jostaketazalea, noizik bein zizarra bila joaten zekiena. Baiña bere kaxkarinkeri guztiak barkatzen zitzaizkion euskaldun on eta egiazkoa zalako. Gutxi ziran, txit gutxi, ark bezela euskera maite zutenak. Bertsolariak baziran Ernanin, Ernanin izango zan gure Joxe Mari: ori bai, ondoren sagardozalerik onenak zituela, zergatik esan oi zuan ondo bustitzen etzan festa, etzala festa egiazkoa. Baiña eztezala sinistu irakurleak, kanpotik bustitako festak nai zituala, ez: ari gustatzen zitzaion bustitzea, barrungo bustitzea zan. Ardo nafar pizkorra edo Ernaniko sagardo pil-pil egiten duena zan tokian, etzan Joxe Marirentzat samintasunik, ez miñik, ez larririk. Ondo gogoan artuak zituan A. Meagher argiaren itz-neurtu jostalluak.

 

                Gizon bat ardo gabe

                dago erdi illa,

                mar-mar dabiltza tripak

                ardoaren billa:

                baiñan edan ezkero

                ardoa txit ongi,

                gizonik txatarrenak

                balio ditu bi.       

 

        Ez iñois sinistu, ordea, bi gizonen baliua artu gatik, Joxe Mari zertxobait mozkortzen zala, ez. Iñola ere etzun Joxe Marik orlakorik egiten. Orretarakoxe zegoan bera, Donosti inguruetako sagardotegietan agertzen zan mutillik apaiñ, lirain eta egokiena! Igandetan an izanga zan Ergobian, edo Ixturiñen, edo Usurbilko Torren, edo Oiartzungo Txipitan, edo Pagollagako inguruetan dauden sagardotegietan, batez ere Pardiolan. Eta kontu gero! Ez esan Joxe Mariri Pardiolako sagardoa baño oberik beste iñon zanik. Ainbesteraiño jasotzen zuen Pardiolako sagardoak, alakoak ziran, Joxe Marik esaten zuenez, Pardiolako sagarduaren ontasunak, non da Joxe Mariri bere lagunak Pardiola jarri zioten izengoititzat.

        Joxe Mari, donostiarra izanagatik, etzan asko poztutzen udan madriltar asko zetozela esaten ziotenean. Arrazoirik etzitzaion falta.

        —Zer ekartzen digute belarri-motx oiek? —esaten zuen Joxe Marik—. Apainketa, arrokeria, erdaltasuna, gure euskal izatearen galtzea... Diru pixka bat datorrela oien bitartez? Egia izango da, baiña diru utsarekin ezin iñor bizi liteke. Eta gañera, zein dago obeto? Diru gutxi izanagatik, daukanarekin moldatzen dana, ala asko irabazi ta geiago bear duen ezin asea? Guztiak erantzungo dute: lenbizikoa, non-da burua galdu eztuten.

        Eta ori esaten zuen ere Joxe Marik.

        —Madriltik etortzen diran belarri-motxak ustez diru asko ekarriagaitik, ez dute nik bezelako arratsalde gozorik pasatzen Pardiola'n tokan jokatuaz! —zion maiz Joxe Marik.

        Eta Joxe Marik esaten zuen, eta arrazoiarekin, udan Donostira zetozen erbestetarrak, ez bakarrik dirua, baizik dirua irristaka bezela juateko modua ere erakusten zutela. Iñork etzion ori burutik kentzen, eta bere usteetan, madriltarrik etortzen etzanean, obeto, askoz obeto bizi zan Donostiko jendea.

        Bere kaxkarinkeri guztiakin ere, artu litezke pozik Joxe Mari bezelako donostiarrak. Orlako gizonakin, ez luke euskerak bururik makurtuko beiñere, eta Euskalerriko semeak, lotsarik gabe oju egingo luke non nai ta beti: euskalduna naiz.

 

 

 

ogi-gainekoak: DONOSTIARRA BERE BURUAZ
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak